12.06. Larunbata
17:00 Antzoki Zaharra
The Mystery of the Pink Flamingo
Javier Polo / Espainia (2020 - 90’ - VOSE)
Rigo Pex soinu-ingeniari serioa da, logikoa baina xelebrea, eta hura asaldatzen duen fenomeno bitxi batekin egiten du amets: Flamenko Arroxa. Flamenkoak, begirada kezkagarriko txori arros, estilizatu eta androgino honek, magnetismo sinestezina du. Rigo gustura eta atsekabetuta sentitzen da. Kasurik ez egiten saiatu arren, saihestezina da. Txori arrosa horiek nonahi jarraitzen dutela dirudi, Rigo ikerketa batera daramaten seinale gisa, haren esanahi misteriotsua argitzeko. Gure gizartean duen eragina aztertuko du, eta, une batean, Estatu Batuetara joango da, hegaztiaren figurarekin nortasuna indartzen duten hainbat pertsonaia ezagutzeko: Interneteko sentsazioa Pink Lady of Hollwood, Alle Willis musikaren gurua, Kero Kero Bonito pop taldea edo John Waters gurtza-zinemagilea, besteak beste. Rigo izango da gure gidaria bidaia honetan, ikonoek gure nortasuna aurkitzen eta gure bizitza aldatzen nola lagun diezaguketen jakiteko.