Dock Of The Bay elkarrizketak

Dock of the Bay 2021 Elkarrizketak, zinearen eta musikaren eremuko hainbat gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat da. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izando dugu haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.

Interesgarria sektoreko (zinea, bideoa, musika) profesionala bazara edo ikaslea bazara. Baita jakin-mina duten zinezale eta musikazale ororentzat ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuaren babesari eta Musikeneren lankidetzari esker.

Zelaiz kanpo: kultura berrabiaraztea

2021eko Elkarrizketak, hobeto edo okerrago, musikaren eta zinemaren etorkizunari buruzko solasaldi guztiak menderatzen doan galdera batetik abiatzen dira: Nola berrabiarazi gure etorkizuna? Hizkuntza neoliberala azkeneko bi hamarraldietan ezartzen joan den eta, pandemia iritsi aurreko etengabeko azelerazio-prozesuan, ia planteatu ere egin izan ezin genuen kontzeptu batzuen birplanteamendua dakarren egoera bitxia. Urte luzez hitz egin genuen kultura kontsumitzeaz –eta ez kulturaz elikatzeaz–, edukiak sortzeaz –eta ez obrez, testuez edo esperientziez– edo jarduerak dirutzeaz –eta ez haiek baloratzeaz–, hala da, bai. Sektorearen kolapsoaren ondoren, nolabaiteko nostalgiaren intuizioa etorri zaigu gainera: ikus-entzule izatera itzultzearena, berriro kultura-erritual kolektiboetan parte hartzearena (kontzertuetan, jaialdietan, eztabaidetan, erakusketetan), sorkuntzaren, emanaldien, banaketaren eta kritikaren alorrean lan egitearena –lan hitzak duen pisu guztiarekin–. Nolabaiteko nostalgia horrek agerian utzi ditu, alde batetik, pandemia baino lehenagoko kultura-sistemaren hutsuneak eta ahuldadeak eta, bestetik, kultura-gertaerek gure eguneroko bizitzan duten erabateko garrantzia.

2021 honetan, badakigu herriak musika, zinema, artea eta horien guztien espazioak berreskuratzeko asmo irmoa duela. Hiriak espazio horiek gabe ezin direla osatu ere badakigu, kolektibitateak bere memoria jorratzeko, bere hitza uzteko edo, besterik gabe, oroitzapen bat, besarkada bat, harridura-une bat sortu ahal izateko txokoak behar dituela. Era berean, badakigu merkatuaren mekanismoak ez direla nahikoa izan eta are prekarietate eta kezka handiagoa sortu dutela “kulturaren profesional” deritzen horietan. Beraz, kulturaren zelaiz kanpoko horri buruzko galdera egiteko unea da: Komunikabide handien, neoizko hizkien, salduenen (gehien kontsumitutakoen?) zerrenden, “galdu ezinezko hitzorduen” eta, sare sozialetako arduradunek esaten duten bezala, “galdu ezin duzun” horren beste aldean zegoenari buruzkoa. 2021. urte honetan, badakigu gauza asko gal dezakegula baina, batez ere, lan egiteko, ekoizteko, grabatzeko, erakusteko, programatzeko, idazteko, errodatzeko edo antzezteko modu bat zaintzea dela erronka, bere ausardiagatik eta askatasunagatik, inoiz baino gehiago eskatzen duena publiko berriekiko, erakundeekiko, eta artearen eginkizun sozialaren –intimoa– funtsezko ideiekiko konpromisoa.

Programa

Aarón Rodríguez

Koordinatzailea

Aarón Rodríguez

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.