07.06. Astelehena
20:30 Trueba Zinemak 1 + 2
Sisters with transistors
Lisa Rovner / Erresuma Batua (Opera prima - 2020 - 82’ - VOSE)
Erosi sarrerak
Musika elektronikoa ezagun bihurtu zenean, haiek izan ziren ahaztuta geratu zirenak. Bebe Barron, Pauline Oliveros, Maryanne Amacher edo Eliane Radigue bezalako abenturazale sonikoez ari gara. Etorkizuneko soinu-paisaia moldatzen lagundu zuten emakumeak, zinta magnetikoarekin, lehen sintetizadoreekin eta gela osoa hartzen zuten ordenagailuekin. Film honen helburua da haiei egindako bidegabekeria historikoa eta haren ondarea konpontzea, artxiboko materialaren, protagonisten off-eko ahotsen, albistegien, bideoartearen, zinemaren, dantzaren eta irudi konputarizatuen muntaketa hipnotikoaren bidez. Zientzia, soinu-azterketa, entzute sakona, poesia, mistizismoa eta eguneroko borroka, etengabe gizonei kredituak letra handiz erreserbatzen dizkien mundu batean sartzeko. Funtsezkoa.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Lisa Rovner
- Urtea: 2020
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Iraupena: 82 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
- Protagonistak: Laurie Anderson, Clara Rockmore, Daphne Oram, Bebe Barron, Pauline Oliveros, Delia Derbyshire, Maryanne Amacher, Eliane Radigue, Suzanne Ciani, Laurie Spiegel
- Editorea(k): Michael Aaglund, Kara Blake, Mariko Montpetit
- Produktoreak: Anna Lena Vaney, Marcus Werner Hed
- Produkzio etxea: Anna Lena Films, Willow Glen Films
Lisa Rovner Londresen bizi den zinemagilea da. Bere sorkuntza-proiektu guztiak, besteak beste, film laburrak, musika-bideoak eta arte-erakusketak, artxiboekiko eta soinuarekiko lilura dute lotura bezala. Nazioartean gehien errespetatzen diren artistetako batzuekin lankidetzan aritu da Rovner: Pierre Huyghe, Liam Gillick eta Sebastien Tellier. Bere filmak nazioartean aurkeztu dira arte-aretoetan eta antzokietan. Gaur egun, artearen munduari buruzko komedia bat eta arkitektura iraultzaileari buruzko telesail bat ari da garatzen. Bere lehen film luze dokumentala da Sisters with transistors.