Dock Of The Bay. Musika Dokumentalen Jaialdia 2014ko Urtarrilaren 6tik 12ra

Festibala

Azkenean, sinestezina zirudiena gertatu da. Hementxe dugu Dock of the Bay jaialdiaren zazpigarren edizioa. Eta aurten zuena izango da; bereziki, edizioz edizio aretoak betetzen dituzuen zaleona. Zergatik? Zuen ekarpenek egin dutelako posible jaialdiak aurrera egitea eta egun hau iristea. Eskerrik asko guztioi kulturaren alde egiteagatik. Eskerrik asko jaialdi hau egiteko aukera emateagatik. Dagoeneko prest dugu dena, hiria zinemaz eta musikaz betetzeko, eta jende guztia butakan dantzan jartzeko. Aurten Dock of the Bay-k programazio handiagoa izango du, kontzertu eta jarduera gehiagorekin eta, batez ere, inoiz baino ilusio handiagoarekin.

Aurreko edizioak: 2013 - 2012 - 2011 - 2010 - 2009 - 2008

Sail ofiziala

6 Urt Astelehena

19:30 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

Mistaken for Strangers Tom Berninger - 75' - Estatu Batuak

2010ean, The National rock taldea bere karrerako bira handienari egiteko prest zegoen. Hamar urte talde gisa eman ondoren, eta kritikak goraipatutako bost album kaleratu eta gero, azkenean, aitortza zabalago bat lortu zuten.

Mistaken for strangers

Zuzendaria: Tom Berninger
Urtea: 2013
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 75 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: The National
Editoreak: Tom Berninger, Carin Besser
Musika disenatzailea: Paul Hsu, Branka Mrkic, Luciano Vignola, Allan Zaleski
Musikagileak: Aaron Dessner, Bryce Dessner, The National
Produktoreak: Craig Charland, Matt Berninger, Carin Besser
Produkzio etxea: American Mary Productions
Banatzailea: Monoduo Films

2010ean, The National rock taldea bere karrerako bira handienari egiteko prest zegoen. Hamar urte talde gisa eman ondoren, eta kritikak goraipatutako bost album kaleratu eta gero, azkenean, aitortza zabalago bat lortu zuten. Matt Berninger kantariak Tom anaia gaztea gonbidatu zuen birako taldearekin bat egin zezan. Tomek, beldurrezko filmen zinemagile hasi berriak –Matt baino bederatzi urte gazteagoa eta soilik heavy metal musika entzuten duena- kamera soinean eramatea erabaki zuen bira osoan. Tom erabat galduta dabil indie rock musikaren munduan, eta anaiaren itzalean bizitzeak barruan duen anaia txikia aterarazten dio: edan egiten du, kexu da etengabe, eta ahalegindu egiten da bere handinahiak eta biran dituen erantzukizunak orekatzen. Emaitza anaia batzuei buruzko film bat da, eta nola egin daitekeen zerbait norberaren kabuz.

21:00 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

A Band Called Death Jeff Holett & Mark Covino - 96' - Estatu Batuak

70eko hamarkadaren hasieran hiru anaia nerabek talde bat sortu zuten gonbidatuen logelan, kontzertu gutxi batzuk eskaintzen hasi ziren hirian eta single bat atera zuten, zigiluren batek babestuko zituelako esperantzarekin.

A Band Called Death

Zuzendaria: Jeff Holett and Mark Covino
Urtea: 2012
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 96 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Death
Editoreak: Rich Fox
Musika disenatzailea: Joe Egan, Zach Martin
Musikagileak: Tim Boland, Sam Retzer
Produktoreak: Mark Covino, Jeff Howlett, Jerry Ferrara, Kevin Mann, Scott Mosier, Matthew Perniciaro
Produkzio etxea: American Mary Productions
Banatzailea: Haven Entertainment

Bad Brains, Sex Pistols edo Ramones baino lehenago, bazegoen Death izeneko talde bat. Punka baino lehenago existitu zen punka; 70eko hamarkadaren hasieran hiru anaia nerabek talde bat sortu zuten gonbidatuen logelan, kontzertu gutxi batzuk eskaintzen hasi ziren hirian eta single bat atera zuten, zigiluren batek babestuko zituelako esperantzarekin. Baina aro hori Motown diskoetxearena zen eta disko musika suspertzen ari zen. Diskoetxeek Death taldearen musika (eta taldearen izena) beldurgarriegitzat hartzen zuten. Taldeak ez zuen inoiz jaso behar bezalako laguntzarik eta banatu egin ziren album bat osatu baino lehen. Rockumental elektrizatzailea eta familiako maitasun istorio epikoa da zati berdinetan; A Band Called Death lanak kronika egiten du ia-ia hiru hamarkada geroago gertatu zen bidaia baten inguruko istorio harrigarriari buruz; hain justu, 1974an hautsez estalitako demo kasetea ganbaratik irten eta hainbat belaunaldi gazteagoko entzuleak aurkitu izanari buruz. Sinetsi ezinezko moduan, beren garaia baino aurreragoko musika joaz, Death taldeari beltzen lehenengo punk talde izatearen meritua aitortu zaio (arraioa... lehenengo punk taldea!) eta azkenean, berandu bada ere, ari dira aitorpena jasotzen rockaren benetako aitzindari gisa.

7 Urt Astearte

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Habana Flou - Calle Real 70, 2ª Puerta Juan Carlos de la Rubia - 55' - Espainia, Kuba

Kubako hip hop underground mugimenduak bigarren ate bat irekitzen dio itxaropenari inguruko egoera soziopolitikoa aldatzeko.

Habana Flou - Calle Real 70, 2ª Puerta

Zuzendaria: Juan Carlos de la Rubia
Urtea: 2012
Herrialdea: Espainia, Kuba
Iraupena: 55 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Editoreak: David Schafer
Musika disenatzailea: Gilles Martin

Kubako hip hop underground mugimenduak bigarren ate bat irekitzen dio itxaropenari inguruko egoera soziopolitikoa aldatzeko. Habana Flou, Calle Real 70, 2ª P mugimendu horri buruzko film luze dokumental bat da eta soinu bandan jasotzen ditu Habanako klanen eta estudio klandestinoen azken musika bilduma. Los Aldeanos, Papá Humbertico, Randy Acosta, Escuadrón Patriota, Silvito El Libre, Danay Suárez eta abarren errimek bideratzen dute hein handi batean istorio honen argumentua. Istorioa, hain zuzen, hiru urtetan igarotzen da Habanako aldirietako herrixka batean.

21:15 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Capsula Dreaming of Ziggy Stardust Mariano Vricella - 78' - Espainia

Capsula Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars dokumental bat da, Capsula garajeko rock taldeak egindako David Bowie ikonikoaren albumaren grabaketa prozesuari buruz.

Capsula Dreaming of Ziggy Stardust

Zuzendaria: Mariano Vricella
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 78 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Ingelesa
Editoreak: Mariano Vricella
Musika disenatzailea: John Agnello
Musikagileak: Capsula (Martín Guevara, Coni Duchess, Natxo Solimo)
Produkzio etxea: Carismático Films, Gaztelupeko Hotsak

Capsula Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars dokumental bat da, Capsula garajeko rock taldeak egindako David Bowie ikonikoaren albumaren grabaketa prozesuari buruz. New Jerseyko Hoboken hiriko Watermusic Studios estudioetan egindako erretratua da. Capsula Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars lanak elkartzen ditu Capsula taldearekin igarotako aste sakon eta bizi bateko elkarrizketak, kontzertu emanaldiak eta eszenak.

8 Urt Asteazkena

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

One Minute for Conductors Angel Esteban, Elena Goatell - 87' - Espainia, Italia

Italian, mundu osoko 130 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute astebete irauten duen eta nerbioetatik gaixo jartzeko modukoa den lehiaketa batean, zuzendaririk onenaren koroa janzteko.

One Minute for Conductors

Zuzendaria: Elena Goatelli, Angel Esteban
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia, Italia
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Japoniarra, Gaztelaniaz, Alemaniarra, Italiarra, Ingelesa
Editoreak: Antonio Frutos, Angel Esteban
Musika disenatzailea: David Espinosa, Fernando Pocostales
Musikagileak: Tim Boland, Sam Retzer
Produktoreak: Elena Goatelli
Produkzio etxea: Kottom Films

Italian, mundu osoko 130 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute astebete irauten duen eta nerbioetatik gaixo jartzeko modukoa den lehiaketa batean, zuzendaririk onenaren koroa janzteko. Kamerak bost finalisten prestaketei jarraitzen die, baita haien etsipenei eta arrakastei ere, eta guztiaren gaienetik musikarekiko duten maitasunari eta orkestra sinfoniko bat zuzentzeko arte konplexuari. Epaimahaiari bizkarra ematen badiote ere, begi guztiak begira dituztela jakiteak eragiten du borroka epiko bat izatea musika klasikoko lan bat zuzentzea. Kontzertu aretoan, epaimahaikide maltzurrek parte hartzaileen keinu eta mugimendu guztiei jarraitzen diete eta, bitartean, parte hartzaileak zorabiatzearen, partitura ezezaguna izatearen edo gutxi entseatutako musika lana izatearen beldur dira isilean. Eta, gero, emankizuna eskaintzen da bere horretan: Bartoken lana benetan konpositoreak nahi zuen bezala jo al da? Zuzendari guztiek ez dute gozatzen guztien begi aurrean daudenean, baina musikari dioten maitasunaren indarrak azkar menderatzen du beldur eszenikoa. Kameraren aurrean, nazioarteko hautagaiek hitz egiten dute musikarekiko duten grinaz eta beren zaletasunak eskaintzen dien aukerez; elkarrizketak eta lehiaketako irudiak txandatzen dira. Lasaitasuna eta konposizio klasikoen soinu lasaigarriak geroz eta kontraste gogorragoa egiten dute finalaren bezperetako tentsio geroz eta handiagoekin.

21:45 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Invisible Víctor Iriarte - 65' - Espainia

Esan nizun banpiroei buruzko film bat egiten ari nintzela eta soinu banda zuk egitea gustatuko litzaidakeela. Zuk galdetu zenidan ea film tristea zen eta nik pixka bat esan nizun.

Invisible

Zuzendaria: Víctor Iriarte
Urtea: 2012
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 65 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Maite Arroitajauregi Mursego
Editoreak: Marine de Contes y Víctor Iriarte
Musika disenatzailea: Ander Barriuso y Víctor Iriarte
Musikagileak: Mursego
Produktoreak: cajaconcosasdentro & Krea Expresión Contemporánea

“Esan nizun banpiroei buruzko film bat egiten ari nintzela eta soinu banda zuk egitea gustatuko litzaidakeela. Zuk galdetu zenidan ea film tristea zen eta nik pixka bat esan nizun. Gero, galdetu zenidan ea filma guri buruzkoa zen eta nik baietz esan nizun”.

Banpiroei buruzko film bat. Amodiozko film bat. Musikal bat.

9 Urt Osteguna

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Bustamante Perkins Pep Garrido, Xesc Cabot - 97' - Espainia

1981ean, Juli Bustamante artistak funtsezko diskoetako bat egin zuen, “Cambrers”, Mediterraneoko rock musikaren triangelu magikoa deiturikoan, Remigi Palmero artistaren “Humitat relativa” eta Pep Laguarda artistaren “Brossa d’ahir” lanekin batera.

Bustamante Perkins

Zuzendaria: Xesc Cabot, Pep Garrido
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 97 min.
Jatorrizko hizkutza: Katalan, Gaztelaniaz
Protagonistak: Juli Bustamante, Lucas Balanzá, Eduardo Guillot, Alberto Tarín, Santi Carrillo, Tico Balanzá, Puchi Balanzá, Amanda García, José Antonio Rivas, Maderita, Fred i Son
Editoreak: Xesc Cabot, Pep Garrido
Musika disenatzailea: Cristian Pallejà
Produktoreak: Jan Badosa, Pol Hortal, Xesc Cabot, Pep Garrido
Produkzio etxea: Atiende Films

1981ean, Juli Bustamante artistak funtsezko diskoetako bat egin zuen, “Cambrers”, Mediterraneoko rock musikaren triangelu magikoa deiturikoan, Remigi Palmero artistaren “Humitat relativa” eta Pep Laguarda artistaren “Brossa d’ahir” lanekin batera. Gaur egun, 12 diskoren eta 30 urteko ibilbidearen ondoren, bizirik dirau marrazkien, poemen eta abestien artean Valentziako Marchalenes barrutian, musikari gazteen belaunaldi berri bat bere lanera hurbiltzen den eta bere unibertsaltasuna aldarrikatzen duten artean. Xesc Cabot artistak, Fred i Son taldeko kideak eta aldarrikapen horren sustatzaileetako batek, zuzentzen du Pep Garrido artistarekin batera “Bustamente Perkins” lana. Lan hori erretratu pertsonalaren eta musika dokumental baten arteko hibrido bat da; hain zuzen, ibilaldi bat da Julirekin eta beren inguruko jendearekin, bere bizitzaren istorioan eta eguneroko paisaietan zehar.

22:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Kampsa. 20 años de sueños y escombro Dani López - 53' - Espainia

Kampsa existitzen dela hogei urte betetzeari buruzko dokumentala. Euskal Herrian, Pasaia eta Donostia arteko etxe hori 1992an okupatu zuten.

Kampsa. 20 años de sueños y escombro

Zuzendaria: Dani López
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 53 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Euskera
Editoreak: Dani López
Musika disenatzailea: Lolo Ruiz
Musikagileak: Los Santos, Adrenalized, Hell Division, Yaw, Microcosmos, Facal Orchestra, ZeRevengers, Bort, Lobo Electrico…

Kampsa existitzen dela hogei urte betetzeari buruzko dokumentala. Euskal Herrian, Pasaia eta Donostia arteko etxe hori 1992an okupatu zuten. Ondasun higiezinen, musikaren, irristailuen eta ingurune post-nuklearren bidegabeko jabetzea istorio batzuk gogorarazteko, hain zuen, bestela Pasaiako lokatzaren pean betiko hondoratzen amaituko zutenak. Autokudeaketaz eta partekatutako ilusioez betetako bi hamarkada. Festaz, kontzertuz eta jardueraz betetako bi hamarkada. Erresistentziaz betetako bi hamarkada, eta, azken finean, gogoan eta eskuzabaltasunean oinarrituta gauzatzen joan diren ametsez betetako bi hamarkada.

10 Urt Ostirala

19:30 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Europe in 8 Bits Javier Polo - 75' - Espainia

Europe in 8 Bits dokumental bat da eta chip musikaren unibertsoa aztertzen du. Musika korronte berri hori Europa osoan esponentzialki hazten ari da.

Europe in 8 Bits

Zuzendaria: Javier Polo
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 75 min.
Editoreak: Yago Muñiz
Musika disenatzailea: Álex Bordanova
Produktoreak: Lina Badenes
Produkzio etxea: Turanga Films S.L.

Europe in 8 Bits dokumental bat da eta chip musikaren unibertsoa aztertzen du. Musika korronte berri hori Europa osoan esponentzialki hazten ari da. Musika mugimendu honen artista protagonistek aurkezten digute nola berrerabili daitezkeen kontsola eta ordenagailu zaharrak, hala nola GameBoy, NES, Atari ST, Commodore 64 edo Amiga, soinu berri bat, erritmo moderno bat eta musika estilo berritzaile bat sortzeko gai diren tresna bihurtzeko. Hainbat artistak trebetasunak erakusten dituzte 80ko hamarkadako belaunaldikoen aisialdirako diseinatutako makina “mugatu” hauek instrumentu eta tresna grafiko harrigarriak bihurtuz. Artista hauek egindako musika interpretazio berri horrek ez du inor epel utziko.

21:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Last Shop Standing: The Rise, Fall and Rebirth of the Independent Record Shop Pip Piper - 50' - Erresuma Batua

Last Shop Standing lana Graham Jones idazleak idatzitako liburu berean oinarrituta dago eta salmahaiaren atzera eramaten gaitu jakiteko zergatik desagertu diren ia-ia 2000 disko denda Erresuma Batuan.

Last Shop Standing: The Rise, Fall and Rebirth of the Independent Record Shop

Zuzendaria: Pip Piper
Urtea: 2013
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 50 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Editoreak: David Cawley
Produktoreak: Pip Piper and Rob Taylor
Produkzio etxea: Blue Hippo Media

Last Shop Standing lana Graham Jones idazleak idatzitako liburu berean oinarrituta dago eta salmahaiaren atzera eramaten gaitu jakiteko zergatik desagertu diren ia-ia 2000 disko denda Erresuma Batuan. 1960an, 1970ean eta 1980an disko dendek izan zuten igoera handia erakusten du filmak, baita grafikoen eragina, tratu ilunak, biniloaren desagertzea eta diskoen eta teknologien berrien hazkundea ere.

Noiz okertu zen dena? Zergatik ixten ziren 3 denda astean? Disko dendarik gabe geratuko al gara deskargek goraka jarraituz gero?

20 disko denden jabek eta musika industriako buruk hitz egiten dute, baita Paul Weller, Johnny Marr, Norman Cook, Billy Bragg, Nerina Pallot, Richard Hawley eta Clint Boon musikariek ere, besteak beste, eta adierazten dute dendak bilakatu zirela eta oraindik ere badirela beren musika heziketaren zati bat, talde berriak eta musika berria maitatzeko eta aurkitzeko lekuak.

22:15 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

160 metros: una historia del rock en Bizkaia Joseba Gorordo, Álvaro Fierro - 66' - Espainia

160 metroko distantzia dago Bilboko itsasadarraren alde batetik bestera. Bizitzari begiratzeko bi moduen alderdi ekonomikoa, soziala eta kulturala, biak rockari esker banatuta.

160 metros: una historia del rock en Bizkaia

Zuzendaria: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 66 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Euskera
Protagonistak: Álvaro Heras, Fernando Gegúndez, Ángel Silveiro, Iñaki Uriate, Iñaki Elorriaga, Gari Gamarra, Juancar Parlange, Belén Mijangos, Isabel Fernández, Estíbaliz Hernández, Javi Letamendía, Iñigo Romera, Ricardo Andrade, Jesús Valdaliso, Unai Fresnedo, Roberto Moso, Koldo Serra
Editoreak: Diego Urruchi
Musikagileak: Zarama, Eskorbuto, Los Clavos, Bonzos, Parabellum, El Inquilino Comunista, Lord Sickness, The Gravestones, Cancer Moon, Rufus, Electrobikinis, Elsso Rodríguez...
Produktoreak: Diego Urruchi, Raúl López Ortega
Produkzio etxea: Media Attack

160 metroko distantzia dago Bilboko itsasadarraren alde batetik bestera. Bizitzari begiratzeko bi moduen alderdi ekonomikoa, soziala eta kulturala, biak rockari esker banatuta –edo elkartuta– , 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hasieran, desindustrializazioa eta hiri baten eraikuntza abian zeuden garai hartan, Guggenheim museoa eraikitzen ari ziren bitartean.

11 Urt Larunbata

19:00 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

Los Wild Ones Elise Salomon - 77' - Estatu Batuak

Los Wild Ones lanak Reb Kennedy eta Los Angeleseko Wild Records indie zigiluko artisten bizitzen jarraipena egiten du. Wild taldea musikari hispaniar gazteek osatzen dute eta 50eko rock ‘n’ roll musika konposatzen eta interpretatzen dute.

Los Wild Ones

Zuzendaria: Elise Salomon
Urtea: 2013
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 77 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Editoreak: Ryan Brown
Musika disenatzailea: Scott R. Lewis
Musikagileak: Dominic Bisignano
Produktoreak: Jessica Golden
Produkzio etxea: Let's Get Wilder Productions, LLC

Los Wild Ones lanak Reb Kennedy eta Los Angeleseko Wild Records indie zigiluko artisten bizitzen jarraipena egiten du. Wild taldea musikari hispaniar gazteek osatzen dute eta 50eko rock ‘n’ roll musika konposatzen eta interpretatzen dute. Filmak zigiluaren izaeraren eta Reb familia ezohiko baina oso batutakoaren begirada zintzoa eskaintzen du; Irlandako aitaren irudia eta haren “haurrena". Sun Records zigiluaren hasierako egunak eta zigiluak herritar musikan izan zuen eragina gogoraraziz, Wild taldeak bidaia hori islatzen du. Reb eta bere artisten arteko loturak ez du parerik musikaren industrian. Edozein familia sistematan bezala, disfuntzio asko daude, baina elkarrekin egoteko konpontzen dira. Reb Kennedy da zigilua eta Reb da Wild taldearen aita fundatzailea. Garbizalea eta binilo zale amorratua da eta aro digitalean murgiltzearen erabat aurkakoa. Jenioa da era askotan eta hainbat gauza sortu ditu, hala nola disko zigilua, baina baita artistak direna ere: beraien estiloa, ahotsak eta irudia. Hala ere, errealista izanda, Rebek bide berriak hartu behar ditu Wild Records zigilua eta artista talentudun horiek hurrengo mailara eramateko.

20:45 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

Good ol Freda Ryan White - 87' - Erresuma Batua, Estatu Batuak

Freda Kelly Liverpooleko nerabe lotsati bat zen tokiko talde batekin lan egiteko eskatu ziotenean, talde handia bihurtzeko itxaropenez.

Good ol Freda

Zuzendaria: Ryan White
Urtea: 2013
Herrialdea: Erresuma Batua, Estatu Batuak
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Freda Kelly, Tony Barrow, Billy Hatton, Billy Kinsley, George Harrison, John Lennon, Paul McCartney, Ringo Starr
Editoreak: Helen Kearns
Musika disenatzailea: Henry Auerbach, Justin Richard
Musikagileak: Paul Koch
Produktoreak: Jessica Lawson, Kathy McCabe, Ryan White, Helen Kearns, Peggy McCabe
Produkzio etxea: Tripod Media

Freda Kelly Liverpooleko nerabe lotsati bat zen tokiko talde batekin lan egiteko eskatu ziotenean, talde handia bihurtzeko itxaropenez. Noraino iritsi zitezkeen ez bazekien ere, Fredak hasieratik sinetsi zuen The Beatles taldean eta The Beatles taldeak beragan sinetsi zuen.

Historiaren arabera, The Beatles taldeko kideak 10 urtez egon ziren elkartuta, baina Fredak 11 urtez egin zuen lan haiekin. Jende asko sartu eta irten zen taldearen zirkuluan nazioarteko izarren mailara iritsi bitartean, baina Freda oinarrizkoa izan zen erabateko leialtasunagatik eta arduragatik. The Beatles taldearen idazkari eta lagun sutsu gisa, Freda han egon zen pixkanaka gertatutako historian; historiako talderik onenaren bilakaeraren –aurrerapenen eta okerren, aurrerabideen eta erronken– lekuko izan zen.

Good Ol’Freda lanean, Fredak bere istorioak kontatzen ditu lehen aldiz 50 urtean. Bizirik dauden Beatles taldeko kiden babesa duen eta Beatles taldearen jatorrizko musika nagusi den dokumental gutxitako bat da. Musikaren mundua aldatu zuen talde maiteari buruzko ikuspuntu pribilegiatua eskaintzen du filmak.

22:20 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

Nitsa 94/96 el giro electrónico Àlex Julià Rich - 62' - Espainia

Nitsa 94/96: el giro electrónico omenaldia da Nitsa klubari, haren asmatzaileei eta hura ahalbidetu zuten guztiei ere.

Nitsa 94/96 el giro electrónico

Zuzendaria: Àlex Julià Rich
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 62 min.
Jatorrizko hizkutza: Katalan, Gaztelaniaz, Ingelesa
Protagonistak: Sideral, Gabi Ruiz, Zero, Angel Molina, Jeff Mills
Editoreak: Andrés Gil
Musika disenatzailea: Albert Clemente
Produktoreak: Berta Segura, Sebas Jodar
Produkzio etxea: Igloo films

Nitsa 94/96: el giro electrónico omenaldia da Nitsa klubari, haren asmatzaileei eta hura ahalbidetu zuten guztiei ere.

1994an, Nitsa klubak bere pista birakari ikonikoan hainbat musika erreferente hartu zituen, hala nola Jeff Mills, Darren Emerson, Ian Pooley, Laurent Garnier, Derrick May eta Carl Craig. Horiek ezezagunak ziren publiko gehienarentzat, baina zirkuitu elektronikoan nabarmentzen hasiak ziren izar handien antzera.

Gainera, Nitsa klubak Dj Sideral artistaren sorrera bizi izan zuen. Hain zuzen, artista horrek Bartzelonako indie eta underground eszenan iraultza ekarri zuen, saio eklektiko eta sutsuen bidez. Saio horietan elektronika eta pop musika fusionatzen zituen, musika estilo berria eta harrigarria sortuz.

Klub horren inguruan industria bat eraiki zen, hain justu, ordura arte ez zegoena. Musika aldizkariak hedatu ziren, diseinu grafikoak kaleak hartu zituen eta flyerak kluben kulturaren ikono bihurtu ziren. Une sortzailea eta berritzailea izan zen eta inspirazio iturri izan zen Sónar eta Primavera Sound jaialdien mailakoak ziren eta belaunaldi oso bateko gazteak betirako markatu zituzten jaialdietarako.

Erakusketarako saila

12 Urt Igandea

18:00 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

The Rolling Stones Charlie Is My Darling Peter Whitehead, Mick Gochanour - 64' - Estatu Batuak, Erresuma Batua

Nekez sinesteko bitxitasun bat: The Rolling Stones taldeari buruzko lehen dokumentala. Peter Whitehead artistak 1965eko iraileko bi egunetan harrapatu zituen Rolling Stones taldeko kideak, Irlandako biran.

The Rolling Stones Charlie Is My Darling

Zuzendaria: Mick Gochanour (2012), Peter Whitehead (1965)
Urtea: 2012
Herrialdea: Estatu Batuak, Erresuma Batua
Iraupena: 64 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Mick Jagger, Keith Richards, Brian Jones, Bill Wyman, Charlie Watts
Editoreak: Nathan Punwar (2012), Peter Whitehead (1965)
Musika disenatzailea: Mariuz Gabinski (2012)
Produktoreak: Robin Klein (2012), Andrew Loog Oldham (1965)
Produkzio etxea: ABKCO Films, Inc.

Nekez sinesteko bitxitasun bat: The Rolling Stones taldeari buruzko lehen dokumentala. Peter Whitehead artistak 1965eko iraileko bi egunetan harrapatu zituen Rolling Stones taldeko kideak, Irlandako biran. Inoiz estreinatuko gabeko 50 minutuko lan eder honek estatus mitikoa hartuko zuen denboraren poderioz taldearen zaleen artean. 2012an Mick Gochanour zuzendariak dokumentala berritu zuen eta estrak gehitu zizkion. Itxaropen guztiak gainditzen ditu emaitzak: hona hemen talde bat harrapatuta agiriko azken xumetasun uneetan, argia urratu berriko introspekzioan eta bihozkada okerrean (kideetako inork ez du aurreikusten etorkizun handirik rock’n’roll munduan). Une bikainak ditu, hala nola zaleak beren lehentasunak azalduz edo Stones taldearen emanaldiak Out of our heads askatuz; baina Stones taldekoen hitzetan hor estutzen dira kontuak: Jagger itxuratiak onartzen du "antzezten" ari dela denbora guztian; Brian Jones garbiak zera aitortzen du "ez nuen inoiz izan nahi pop izar bat; ez nau betetzen ez artistikoki, ezta pertsonalki ere". Pribilegioa da 2012ko edizioari ekin ahal izatea irudiz, hitzez eta abestiz betetako benetako altxor honekin.

19:15 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

Beware of Mr. Baker Jay Bulger - 90' - Estatu Batuak

Hirurogeita hamahiru urteko Ginger Baker bateriako benetako mito bat da. Cream eta Blind Faith taldeetako bateria gisa egin zen ezaguna eta heavy metal musikaren asmatzailetzat hartzen da.

Beware of Mr. Baker

Zuzendaria: Jay Bulger
Urtea: 2012
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 90 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Ginger Baker, Cream, Blind Faith, Eric Clapton, Steve Winwood, Carlos Santana
Editoreak: Abhay Sofsky
Musika disenatzailea: Reilly Steele
Produktoreak: Nick Friedman, Julie Goldman, Andrew S. Karsch, Fisher Stevens
Produkzio etxea: Insurgent Media

Hirurogeita hamahiru urteko Ginger Baker bateriako benetako mito bat da. Cream eta Blind Faith taldeetako bateria gisa egin zen ezaguna eta heavy metal musikaren asmatzailetzat hartzen da. Gorespen zabala izan du musikari gisa, eta zoritxarrez, bere izaera bere talentua bezain ospetsua izan da. Baker musikariak drogazalea eta berekoia izatearen ospe txarra du eta ia denekin borrokatu edo eztabaidan jardun dela ematen du. Hori argi dago lehenengo eszenan, Barker haserretu eta zuzendaria erasotzen baitu bastoiarekin. Emaitza zera da, sudur bat odoletan eta sarrera sinesgarri bat filmaren gai sutsurako: inor ez da sartzen Baker jaunarekin. Jay Bulger zuzendariak eskala handiko lehen dokumentala egiten du. Baker musikariari elkarrizketa kontaezinak egiteaz gainera, hitz egiteko aukera eskaintzen die berarekin jo zuten beste hainbat musikariri, besteak beste, Eric Clapton, Steve Winwood eta Carlos Santana musikariei. Artxiboko irudien aberastasunak argi eta garbi uzten du zein handia izan den Baker musikariaren egitekoa musikaren munduan, baina baita zer jasanezina izango zen berarekin lan egitea edo bizitzea. Beste behin ere, birtuosismoa eta erokeria lerro oso fin batek banatzen ditu.

21:00 h.

Principal Antzerkia

7 Eur

The Stone Roses: Made of Stone Shane Meadows - 96' - Erresuma Batua

“Zuk badakizu eta nik badakit, baina ezin da idatziz adierazi, ezta?” Horixe da zale batek ematen dion erantzuna Stone Roses zergatik den hain berezia galderari.

The Stone Roses: Made of Stone

Zuzendaria: Shane Meadows
Urtea: 2013
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 96 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Shane Meadows, Ian Brown, Gary Mounfield, John Squire, Alan Wren
Editoreak: Matthew Gray, Chris King, Tobias Zaldua
Musika disenatzailea: Phil Cape, Jon Gilbert, Neil Grainey, David Mitchell
Produktoreak: Mark Herbert
Produkzio etxea: Warp Films

“Zuk badakizu eta nik badakit, baina ezin da idatziz adierazi, ezta?” Horixe da zale batek ematen dion erantzuna Stone Roses zergatik den hain berezia galderari. “Baina badago arrazoi bat nire ilea horrela edukitzeko oraindik, 20 urteren ondoren” esaten du barrezka, Madchester ile mozte urria seinalatuz, "eta zergatik nagoen hemen ume zaintzailea etxean nire haurra zaintzen dagoen bitartean”. Doako sarrera bat daukan zorionekoetako bat da ezusteko kontzertu oso esklusibo baterako: 1960ko gitarra pop eta 1980ko dance aldien nahasketarekin, Europako jaialdietako eszenatokietan ohikoa zen eta 1996an barneko gatazkengatik banandu zen taldea berriro elkartu ondorengo kontzertuetako lehena. The Stone Roses: Made of Stone lanaren Shane Meadows zuzendariak (Britainia Handiko langile klasea harrapatu zuena Dead Man's Shoes eta This Is England film luzeetan) arreta jartzen du taldea eta zaleen armada originala eragin zituen Manchesterreko eszenan. Ez da bere gurtza erakustearen beldur. Taldearekiko maitasunak filma koloreztatzen du, eta zauri zaharrak bildu baino, ikus-entzuleei aukera ematen die entseguen, elkarrekin egindako bideko bizitzaren eta sarrera guztiak saldutako kontzertu baten euforiaren plazera partekatzeko.

Beste sail batzuk

7 - 31 Urt

19:00 h.

Intxaurrondo K.E.

Doain

El Underground Ilustrado Erakusketa - Javier Castro

Frank Zappak behin esan zuen bezala, "musikaz idaztea arkitekturaren gainean dantzan egitea bezala da". Aldiz, ez zuen ezer esan musika marrazteari buruz.

El Underground Ilustrado

Intxaurrondo K.E. Astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:30. Jarduerak daudenean izan ezik.
Antolatzaileak: Qualia, Donostia Kultura.

Frank Zappak behin esan zuen bezala, "musikaz idaztea arkitekturaren gainean dantzan egitea bezala da". Aldiz, ez zuen ezer esan musika marrazteari buruz. Beharbada ideia ona iruditzen zitzaion, edo txorakeria galanta. Dagoeneko ez dugu inoiz jakingo. Nolanahi ere, horixe da hain zuzen erakusketa honen mamia: musikari buruzko marrazkiak. Edo musikariei buruzkoak, hobeto esateko.

Discos de Kirlian-eko Oscar Fernandezi, mundua menderatzeko bere planaren barnean, ideia ona iruditu zitzaion liburuen ediziora jauzi egitea. Arrazoi arraro bategatik, egile egokitzat hartu ninduen bere lehen erreferentzia argitaratzeko.

Hortik aurrera, liburuaren kontzeptua definitu eta parametro batzuk ezarri genituen liburuan sartu beharreko taldeak aukeratzeko. Muga bat ezarri genuen denboran, atzera gehiegi ez egiteko, eta kontzeptu lauso eta subjektibo bat hartu genuen oinarrizko irizpidetzat: miresmena. Horregatik, gaur egun esan dezaket liburuan agertzen diren talde guztien fan naizela. Beharbada ez da izan irizpiderik egokiena, baina liburuak balio baldin badu Atomizador edo Prisma en Llamas taldeak –bi baino ez aipatzearren– ezagutarazteko (beste batzuk oso ezagunak dira, hala nola Triángulo de Amor Bizarro edo Klaus and Kinski), merezi izan du ahalegina egitea.

Emozio handiak eragin dizkiguten musikarienganako miresmenetik eginiko marrazkiak dira. Jakina, ez daude diren guztiak, baina helburua ez da izan inoiz obra entziklopediko bat egitea.

Erakusketa honek biltzen duena, liburuaren azpitituluak dioen bezala, "22 marrazki musikal" dira. Horixe besterik ez. Entzuten dituen taldeak marrazten dituen marrazkilari baten lana. Gustukoak izango dituzuelakoan.

11 Urt Larunbata

18:00 h.

Principal Antzerkia

Doain

Musikagela Taldeak Proiekzioa

Dock Of The Bay emanaldi bereziak: Luke Armstrong, Tristan Crowley, Jan Fol, June Calsor, El Octavo Árbol, Frank, The Rock Sifredi Band, Underneed.

13 Urt Astelehena

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Searching for Sugar Man Malik Bendjelloul - 83' - Suecia, Erresuma Batua

60ko hamarkadaren amaieran, bi ekoizlek musikari misteriotsu batekin egin zuten topo Detroiteko taberna batean, eta liluratuta gelditu ziren haren melodia hunkigarri eta letra profetikoekin.

Searching for Sugar Man

60ko hamarkadaren amaieran, bi ekoizlek musikari misteriotsu batekin egin zuten topo Detroiteko taberna batean, eta liluratuta gelditu ziren haren melodia hunkigarri eta letra profetikoekin. Bi disko grabatu zituzten, artista hura bere belaunaldiko handienen artean kokatuko zutelakoan. Dena dela, ez zuten arrakastarik izan. Are gehiago, abeslari haren oihartzuna itzaliz joan zen pixkanaka, eta eszenatoki gainean ustez gertatutako suizidio lazgarri baten zurrumurruak ere zabaldu ziren jendearen artean. Artista hura ahanzturan desagertzen zen bitartean, haren diskoetako bat Apartheidaren Hegoafrikara iritsi zen, eta grabazio piratak zabaldu ziren berehala herrialde osoan. Hurrengo bi hamarkadetan, Rodriguez oso ezagun egin zen, eta askatasunaren eta "anti-establishment"-aren ikono bihurtu zen. Askoz geroago, bi fan hegoafrikar beren heroiari egiazki zer gertatu zitzaion jakiten tematu ziren. Ikerketa hark historia are harrigarriago bat azaleratu zuen, “Rodriguez” izeneko artistaren mitoari buruzkoa. Film hau itxaropenari, inspirazioari eta musikaren indarrari eginiko gorazarre bat da.

14 Urt Astearte

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Marley Kevin Macdonald - 145' - Estatu Batuak

Bob Marleyren familiak abeslari handiaren material pribatua erabiltzeko baimena eman du lehen aldiz.

Marley

Kevin Macdonaldek indarrak batu ditu Marley familiarekin, Chris Blackwellekin eta Steve Bingekin, historiako musikari, abeslari, konpositore eta ekintzaile handienetako baten bizitzari, ondareari eta mundu mailako eraginari buruzko behin betiko film baimendua egiteko. Bob Marleyren familiak abeslari handiaren material pribatua erabiltzeko baimena eman du lehen aldiz.

15 Urt Asteazkena

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Neil Young Journeys Jonathan Demme - 87' - Estatu Batuak

Neil Youngek John Ford garaitu zuen. Izan gaitezen kakofoniko, minutu batez bada ere (kakofoniaren kontzeptua Young zaharra bere sentimenduak bezain handi bihurtzen den beste errezital batean presente egongo den instant bakarra).

Neil Young Journeys

Neil Youngek John Ford garaitu zuen. Izan gaitezen kakofoniko, minutu batez bada ere (kakofoniaren kontzeptua Young zaharra bere sentimenduak bezain handi bihurtzen den beste errezital batean presente egongo den instant bakarra): “The man who shot the man who shot The Man Who Shot Liberty Valance”. Ulertzen da? Nola gertatu zen? Youngek ez du istorioa inprimatzen: berrinprimatu egiten du, halako moldez, non, ez badu ere istorio hori zinemaren historian tatuatzen, hil oihal santu bihurtzen baitu pantailako zuzeneko musika izan ohi den deitoreen mantu horretan. Demme hirugarren aldiz kokatzen da Youngzilla atzeman behar duen kameraren atzean; Young, aldiz, gitarraren atzean, denik eta surik adeitsuena jaurtiz. Young zaharrak ikus-entzunezkoetan eginiko bigarren saioan, Le Noise diskoan (lehena ariketa minimalista suntsiezin bat izan zen, egiazko inurri atomikoa), gu nahastea lortzen du berriro ere. Houdini: ihesean goazela atzean utzi nahi dugun leku hori bihurtzen du zinema, han egoteko, Toronton, ikusiz nola egiten duen hark ihes denboratik, nola bihurtzen den folk oroimen hunkigarri, guri erakutsiz –horixe besterik ez– nola utzi duten bizitzan eginiko bidaia guztiek.

16 Urt Osteguna

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Sound City Real to Reel Dave Grohl - 108' - Estatu Batuak

Neil Young, Tom Petty, Metallica, Pat Benatar, Cheap Trick, Guns'n Roses, Fleetwood Mac, Rage against the machine, Nine inch nails… Kaliforniako Sound City estudio mitikoan beren album ezagunenetako batzuk grabatu zituzten izenetako batzuk dira.

Sound City Real to Reel

Neil Young, Tom Petty, Metallica, Pat Benatar, Cheap Trick, Guns'n Roses, Fleetwood Mac, Rage against the machine, Nine inch nails… Kaliforniako Sound City estudio mitikoan beren album ezagunenetako batzuk grabatu zituzten izenetako batzuk dira. Grabazio analogikoaren estudio garrantzitsuenetakotzat hartua, 1972an hasi zen lanean, eta iaz, Foo Fighterseko lider Dave Grohlek Neve 8028 grabazio mahaia erosi zuen; berehala otu zitzaion haren historia eta eraginari buruzko dokumental bat egitea. Horretarako, Kaliforniako estudioan grabatu zuten musikarietako batzuk bildu zituen –tartean berau izanik, Nirvanaren Nevermind mitikoa hor grabatu baitzen–, eta emaitza Sound City bikaina da.

21 Urt Astearte

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

The Promise Thom Zimny - 87' -

The Promise: The Making of Darkness on the Edge of Town filmak grabazio estudiora garamatza Bruce Springsteen & the E Street Bandekin, funtsezko disko honen grabaziora.

The Promise

The Promise: The Making of Darkness on the Edge of Town filmak grabazio estudiora garamatza Bruce Springsteen & the E Street Bandekin, funtsezko disko honen grabaziora. Grammy eta Emmy sarien irabazle Thom Zimnyk 1976 eta 1978 artean grabatutako material ugari eta inoiz ez ikusia eskuratzeko modua aurkitu zuen. Diskoaren grabazio ariketak eta saioak atzeman zituen, eta kantak bertsio primitiboenean entzuteko aukera ematen digu horrek. Film honek mundu musikal aberats baten ateak zabalduko dizkie Springsteenen oso zale ez direnei; aldiz, fan amorratuentzat paradisurako bidaia izango da.

22 Urt Asteazkena

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Pearl Jam Twenty Cameron Crowe - 109' - Estatu Batuak

Ipar Ameriketako garai guztietako banda onenetako baten etapa bakoitzeko irudi argitaragabeen, elkarrizketen eta grabazioan bilduma.

Pearl Jam Twenty

Ipar Ameriketako garai guztietako banda onenetako baten etapa bakoitzeko irudi argitaragabeen, elkarrizketen eta grabazioan bilduma. Cameron Crowe zuzendariak dagoeneko bi hamarkada bete dituen taldearekin bidaiatu du bi urtez, pelikula ikusgarri hau sortzeko.

28 Urt Astearte

19:00 h.

Fnac Donostia

Doain

Zuloak Fermin Muguruza - 99' - Espainia

Arrate Rodriguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastaoenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu.

Zuloak

Arrate Rodriguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastaoenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu.

"Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut" aipatzen zuen umorez.

Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta "experimentua" bertan behera uztea erabaki zuen. Garabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta zinemagileari, bere ahizpa Eiderren bidez. Materiala ikuskatzen hasi orduko konturatu zen dokumental baten bidez kontatu zitekeen istorio bat zegoela bertan.

Kontzertuak & jaia

9 Urt Osteguna

23:00 h.

Club Le Bukowski

Doain

Julio Bustamante Kontzertua

10 Urt Ostirala

21:30 h.

Intxaurrondo K.E.

12,5 Eur

Cooper + Parrots Kontzertua

Antolatzaileak: Qualia, Donostia Kultura

24:00 h.

Club Le Bukowski

Doain

Dock Of The Bay Jaia

DJ Budin + Lokhus DJ

Sariak & epaileak

Dock of the Bayko epaimahaiak -Felipe Cabrerizok, Concha Barquerok, Eulalia Iglesiasek, Joan Ponsek eta Julián Elizaldek osatua- honako sari hau ematea erabaki du Sail Ofizialeko lehiaketan.

Dock Of The Bay Musika Dokumental Onenaren Exaequo Saria:

Concha Barquero

Eulalia Iglesias

Felipe Cabrerizo

Joan Pons

Julián Elizalde

Sariak eta aipamenak

Concha Barquero

Malaga, 1975. Zuzendaria eta gidoilaria. Hamarkada batez Canal Sur 2 Andaluziako kultur telebistan Tesi (2000-2011) saioan egiten zuen lana bateratu zuen film laburren eta dokumentalen errealizazioarekin; Alejandro Alvaradorekin egin zituen, besteak beste: La Chimenea (2003), Mi hermana (2006), El reverso de la realidad (2007), Tanta gente sola (2011).

Lehen film luzea Pepe el andaluz (2012) documentala izan da, 2013. urtean zehar hainbat sari jaso dituena, besteak beste, Espainiar Dokumental Onena Documenta Madriden edo Malagako Zinemaldiko Publikoaren Saria.

Eulalia Iglesias

Bartzelona, 1972. Kazetaria eta kritikari espezializatua zineman eta ikus-entzunezkoetan. Irakasle elkartua Universitat Rovira i Virgili-n (Tarragona), Berrikuntza ikus-entzunezkoen formatuetan eta Korronte estetiko garaikideak irakasgaiak ematen ditu. Gainera, Zinemaren teoria eta historia irakasten du Bartzelonako La Casa del Cine-n eta Estudio de Cine-n.

Caimán - Cuadernos de Cine aldizkariaren (Cahiers du Cinéma – España, lehen) erredakzio kontseiluko kidea, hainbat argitalpenetan kolaboratzen du: El Confidencial, Ara egunkariaren Play gehigarria, Time Out Barcelona, Rockdelux, Sensacine.com edo Blogs & Docs, besteak beste.

Hainbat liburutan parte hartu du: Paul Schrader. El cineasta frente a los tiempos (Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea, 2013), Max Ophüls: Carné de baile (Donostia Kultura, 2013), George Franju (Donostiako Zinemaldia, 2012), Realismos contra la realidad. El cine español y la generación literaria del medio siglo (Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea), Claude Chabrol: la mirada del entomólogo (Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea, 2010), La contraola. Novísimo cine francés (Donostiako Zinemaldia, 2009), Una parte del cielo. Mujeres directoras (Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2008), Lucrecia Martel (Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2008), Terence Davies: los sonidos de la memoria (Donostiako Zinemaldia, 2008), ¡Rock, Acción! Ensayos sobre cine y música popular (Avant Press, 2008), Elegías íntimas. Instantáneas de cineastas (Documenta Madrid, 2008), Philippe Garrel. El cine revelado (Donostiako Zinemaldia, 2007), Miradas para el nuevo milenio. Fragmentos para una historia futura del cine español (Alcala de Henareseko Jaialdia, 2006), Barbet Schroeder: itinerarios y dilemas (Donostiako Zinemaldia, 2006). Gainera, Larry Clark. Menores sin reparos (Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2006) liburuaren edizioaz arduratu da.

Associació Catalana de Crítics i Escriptors Cinematogràfics-eko zuzendaritza batzarreko kidea da.

Felipe Cabrerizo

Donostia, 1973. Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zinematografiaren Historia eta Estetika masterra egin zuen Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko (AEHC) kidea da. Hainbat artikulu eta kapitulu idatzi ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan, eta bakarka, berriz, hauek argitaratu du: Tiempo de mitos: las coproducciones cinematográficas entre la España de Franco y la Italia de Mussolini (2006) eta La Atenas militarizada: la industria cinematográfica en Gipuzkoa durante la Guerra Civil (2007).

Prentsan dauka La Codorniz en cinta: del humorismo al cine y vuelta argitalpena; Espainiako Filmotekak 2013an argitaratuko du eta Santiago Aguilarrekin batera idatzi du. Gaur egun, Arte Ederren Zirkuluko Estudio Zinemako koordinatzailea da eta Radio Círculo irratian Psycho Beat! programa zuzentzen du; hain zuzen, programa hori 60ko hamarkadako Europako ye-yé eta beat arloan espezializatuta dago.

Joan Pons

Barcelona, 1973. 1973ko otsailaren 19an jaio zen, Bartzelonan. Komunikazio Zientzietan lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1994az geroztik, musika, komiki, zinema, liburu eta telesailen munduari lotuta lan egin du, erredaktore, idazle eta kritikari gisa, argitalpen ugaritan (Avui, Fantastic Magazine, Nosferatu, Benzina, hainbat jaialditako liburu eta katalogoak...); bereziki, Rockdelux aldizkarian (zinemari buruzko atala koordinatu zuen 1995etik 2005era) eta Fotogramas aldizkarian (zutabe bat idazten du hilero telebistako fikzioari buruz). Bestetik, irakasle izan da UABko Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa sailean, 1995etik 2006ra. 1999az geroztik telebistari lotuta, kulturan espezializatutako gidoilari izan zen Canal 33 katean (“Sputnik” eta “Cinema 3” saioetako gidoilari eta erredaktore, eta ikus-entzunezko kreazioari buruzko “Territoris” saioaren sortzaile eta zuzendari).

Hainbat telebista proiektutatik igaro ondoren (la televisió del Fòrum de les Cultures 2004 edo Barça tv-ko “Fast-fut” saioa, besteak beste), “El Terrat” telebistako ekoizpen etxean lan egin zuen, 2005etik 2012ra, I+D atalaren, formatu berrien eta Terrat-TV on-line telebistaren arduradun gisa, eta entretenimendu eta umore gidoilarientzako graduondoko diplomaturaren zuzendari ere izan da (IDEC-UPF). In-edit Jaialdiko programazio taldeko kide da 2003az geroztik. Gaur egun, zinema kritikari da “Ara” egunkariaren “Ara Play” gehigarrian, eta Producciones Jevis marrazki bizidunen ekoizpen etxea zuzentzen du, Juanjo Saezekin batera.

Julián Elizalde

Buenos Aires, 1973. Zinematografia ikasketak egin zituen ESCAC - Calasanz Zentroan. Ondoren, Kreazio Dokumental Masterra egin zuen, Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF- IDEC).

Ikasketak egin bitartean, hainbat laburmetraietan aritu zen argazki zuzendari lanetan. Horietatik bi ("Thanatos" eta "Iris") Urrezko Igela - Zinematografia Onena sarirako izendatu zituzten Camerimage Zine Jaialdian, eta beste batek ("Jazzoo") Zinematografia Onenaren Saria irabazi zuen Madridimagen Jaialdian. Gainera, Gaudi Sarietako Argazki Onena sarirako ere izendatu zuten, Pau Freixas zuzendariaren "Cámara Oscura" eta "Héroes" luzemetraietan eginiko lanagatik.

2003ko Berlinale Talent Campusean parte hartzeko hautatua izan ondoren, New Yorkera joan zen bere lehen dokumentala errodatzera: Erik Eger eta Magnus Oliv suediar zuzendarien "One hundred years of Evil", Stockholmeko Zine Jaialdian aurkeztua. Hurrengo proiektua "Mentiras Piadosas" dokumentala izan zen, Diego Sabanés zuzendari argentinarrak Buenos Airesen filmatua. Bi dira Elizalderen lan ezagunenak dokumentalen arloan: Carla Subiranaren "Fly" eta Ricardo Íscarren "El Foso"; azken horrek Aipamen Berezia jaso zuen Malagako Zine Jaialdian. Elizalderen azken lana Carlo Zorattik zuzendutako "The Special Need" dokumentala izan da, Locarnoko Zine Jaialdiaren azken edizioan aurkeztu dena eta Leipzigeko Zine Jaialdiaren Urrezko Usoa irabazi duena. Gaur egun, Hermes Parallueloren ("Yatasto" ospetsuaren egilea) azken luzemetraiaren post-produkzioan dihardu: "No es vigilia".

Julian Elizalde antzerkiko argi diseinatzailea da, eta zinematografia erakusten du ESCAC zentroan (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya). Iragarki, musika bideo eta telesail ugaritan lan egin du.

AEC elkarteko (Asociación Española de Autores de Obras Fotográficas Cinematográficas) eta Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kide da.

Guneak

Trueba Zinemak

Secundino Esnaola, 2

Principal Antzerkia

Mayor, 3

Intxaurrondo K.E.

Félix Gabilondo, 1

A fuego negro

31 de Agosto, 31

Zinema Korner

Pinares, 1

Akerbeltz

Mari, 19

Club Le Bukowski

Egia, 18

Fnac Donostia

Loiola, s/n

Prentsa

Dock of the Bay-en Akreditatzeko beharrezkoa da mezu bat bidaltzea helbide honetara: press@dockofthebay.es

Babesleak

Babesleak



Laguntzaileak

Antolatzaileak

Eskerrak

Mezenas: Marta Ramos, Jon Ander Sanz, Sergi Marti, Mur Music, Berta Boogerman, Peter Miller, MerGM, Jonjimenezmacuso, Curtis, Auggie, Esti Morol, Rutxin, Edorta Bergua, Savagegirl, Jon Pagola, Germancelena, Joni Ubeda, PUPI, Danagoes, Nahuel Macchi, Gau gorri, Kepa Aranburu Agirre, Jaimeotegui, Marlon Brandy, Lluchjosemari, UM, Mónica Vega de Seoane, Cero Cool, Ainhoa Arrona, Mikel Cortés, María, Junkal, Giorgio Belushi, Ama Música, Yon Vidaur, Maite, lost_noeli, Iker Bergara, Javier Gutierrez Almonacid, Aimaz, Ibai elorza, Idoia Etxegoien, Gabriela Cendoya, Unai Moraza Izaguirre, Idoia Etxegoien, Don Arriolone, Icanflanca, Kristina Zorita, Amaiag29, Arantxa Zabala Atxukarro, Sandra, Iñaki Zubimendi Zialtzeta, Rodrigo Martinez Martin, Joncazenave, Bigara, Special J, Maushaus, Mikel Azpiroz, Susana Mujika, Imadina, Ikizir, Maite Roso, Roite662, Anavega, Fanny, Eerauskin, Maria Melixmas, Lidezker, Bak, Nagorevi, Patricia Arruti, Fulcanelli, Nahuel Macchi, Supersheccid, Hernancin, Ander Gortazar Balerdi, Danelo, Xabier Rodríguez y Beñat Sanz, Otermink, Vanessa Blázquez, Sumo, Joana, Franfraca, Sagra Crespo, Alex Diez, Ojo Pipa, Tomas Carazo, Cigarra, H, Ana Antoñanzas, Sergio Richie Vaquerizotupadre, Abbililly, Elpeteko, Beatriz Rodriguez, Itziar, Javi Fermin, Karlirous, Eva pradel, RAMON, Patricia fernandez tolosa, Sony Txo, Guelbenzu, Anamalagon, Martinak, Mikel Roncal, Condedelamaza, Imanol Osa, Benat, Juan Iraola Ariceta, Alex SkinnyBoy, Zerovero, Isabel Dublang, Alvaro Fierro, Raquel Gonzalez, Haritz Lete, Omarigil, Nerea Ibarra, Amaia, Txanita, Yago, Idoflake, Reguser, Sergio Rojo Osa, Migueluli, Ismene, Txam, Gotzone Miguel Anduela, Nerea Lizarralde, Mitzili, Ana, Peru, Beñat Sarasola Santamaria, Txes, Pablo Blix, Nerea, Gabriel Ruiz, Edusfilms, Ainhoaeus, Alnico Magnets, Fer Iradier, Itxaso, Sheyla Perez, Mikelrecondo, Angela, Uescartin, Eva Pradel, EGMR Jokin.Arizmendi, Elena, Telmiles, Pportos, Archie, NoemiI, Eresbil, Buleia, Juanjo Mantxola, Kanakohue, Evaplanas, Poulidor, Suso, Fitxifitxi, Sonicambretta, Jonaraujolopez, Felipecabrerizo, Isabel Fernández, Eduardo Ranedo, Laura miner, Marcoq, Weaddit, A fuego negro, Diegobesne, Ashkep, Juli-one, Peluso78, Javivoland, MikelArredondo, Anttoni Martos Riguera, Miguel Vecino, Imanol B & SADE.

Gainera, honako hauei eskertu nahi diegu eskainitako babesa: Apartamento 14, Ion Collar y Leire, Rafael Amargo, Miguel Angel Amargo, Mikel saldise, Coro Odriozola, Maite Etxeburua, Joan Fol, Giorgio Bassmatti, Javier Sánchez, Rober y Bar Zikuta, Imanol Gabilondo, Axel casas, Luke Amstrong, Diego Besné, Iñigo Guiroy, Anartz, Banda Bat, Donostia Lindy Hop & Ana Mínguez.

Eskerrik asko lagundu diguzuen marka guztiei, adiskideei, gure publikoari, gure lan-taldeari eta Dock of the Bay zinemaldian sinesten duzuen guztioi!

- Dock of the Bay-ko Taldea -