Dock Of The Bay elkarrizketak

Dock of the Bay 2021 Elkarrizketak, zinearen eta musikaren eremuko hainbat gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat da. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izando dugu haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.

Interesgarria sektoreko (zinea, bideoa, musika) profesionala bazara edo ikaslea bazara. Baita jakin-mina duten zinezale eta musikazale ororentzat ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuaren babesari eta Musikeneren lankidetzari esker.

Irudiak, etorkizuna gorabehera: errodatzea, erakustea, kontserbatzea

Zinemak existitzen jarraitzen du, gainerako guztia gorabehera. Areto konbentzionalak itxi, lanpostu produktiboak prekarizatu, babes soziala galdu eta kritika-sare espezializatua suntsitu den arren, zinemak funtzionatu egiten du, Monterrosoko dinosauro entzutetsuak bezala. Eutsi egiten dio, ez du desagertu nahi, ez du hil nahi, ezta Artearen Historiako anekdota huts bat izan nahi ere.

Aurtengo elkarrizketek zinemaren, zinemako lanbideen eta publikoen biziraupenen ideiaren ingurukoak izan nahi dute, asko baitira. Bideo-tutorial batek zein hitzaldi motibatzaile batek beren lekua izan dezaketen edukiontzi mamu bat den edukien belaunaldiari buruz hitz egiten hasi den mundu batean, zinema ia esentzialista den posizio batera itzultzean tematuta dagoela dirudi: bere burua aldarrikatzen du, partekatu egiten da, kontserbatu eta modu konplexuan, neketsuan, baina erabakigarrian eusten dio.

Zinemaren arloaren aldeko apustu-prozesu horretan, ondorengo galderetako batzuk planteatzen ditugu, besteak beste: Zein dira publikoak (zaharrak eta berriak)? Nola txirikordatzen dira erakustaldiaren eta kritikaren, jaialdiaren eta hiri-markaren, herritar nortasunaren eta film-diskurtsoaren arteko zubiak? Zer eginkizun betetzen dituzte aldaketa teknologikoek memoria zinematografikora zein egungo ikus-entzunezkoetara iristeko bidean? Azken batean, zergatik bizirauten du zinemak, nahiz eta ziurtatu ziguten beste diziplina mediatiko batzuek kenduko ziotela bere lekua?

Dock of the Bay jaialdiak prekarietateari eta ziurgabetasunari buruz eta hortik abiatuta hausnartzera gonbidatzen ditu parte-hartzaileak, baina baita irudiekiko, Zinemaren Historiarekiko, pantailetan aniztasunaren aldarrikapenarekiko eta zinema-esperientziaren eskuragarritasun-modu anitz, ireki eta konplexuekiko maitasunaren esperientzia zehatzetik abiatuta ere.

Programa

Aarón Rodríguez

Koordinatzailea

Aarón Rodríguez

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.