Garbiñe Ortega

Garbiñe Ortega

Berak komisariatutako lana nazioartean erakutsi izan da, besteren artean, erakunde hauetan: Film Society Lincoln Center (NY), Tate Modern (Londres), Film Museum, Viena, National Gallery of Art, Washington, eta Pacific Film Archive (Kalifornia). Euskal Herrian garatzen den ikus-entzunezko prestakuntza eta erakustaldirako Zineleku proiektuaren sortzaile kidea da.

Irakaslea da Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCACen (Bartzelona). Orain Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa da.

Stefano Scarani

Stefano Scarani

Musikan Doktorea Universitat Politècnica de València-n. Bere maisu nagusiak izan dira Franco Donatoni, Riccardo Sinigaglia, Alessandro Melchiorre eta Alvise Vidolin.

AGON Acustica Informatica Musica-ko kide kolaboratzailea 1996tik 2008ra, 1993an Tangatamanu proiektua sortu zuen Alberto Morellirekin, ikus-entzunezko instalazio eta ingurune interaktiboetarako musika konposizioak eta proiektuak egiteko, eta lankidetzan Studio Azzurro-rekin eta Peter Greenawayrekin gehienbat.

Obra elektroakustikoen exekuzioan aktibo, kontzertuetan, antzerkian eta multimedia instalazioetan, lan ugari egin ditu bideomusikan eta instalazio interaktiboan, Julia Chiner-ekin. Konposizio Elektroakustikoa eta Konposizioa ikus-entzunezko baliabideekin irakasgaietako irakaslea da Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Irakasle Elkartua da Universitat Politècnica de València-ko Arte Ederretako Fakultatean, eta kolaboratzailea Eskultura Sailean, Unibertsitate Masterra Musikan eta Masterra Arte Bisual eta Multimedian. Kanpo-irakaslea da AFAM Musica per l’immagine graduko kurtsoan Civica Scuola di Musica “C. Abbado”-n, Milanen (Italia). Sound Design-eko irakaslea izan da Facultad de Design, Università Politecnica di Milano-n (Italia) eta kanpo-irakaslea Composizione per ambienti multimediali irakasgaian “G. Verdi” Kontserbatorioan, Comon (Italia).

Konpositore eta sound designer gisa kolaboratzen du nazioarteko ekitaldietan beste autore batzuekin batera, haien artean: Peter Greenaway, Robert Wilson, Luca Francesconi, Víctor Rasgado, Moni Ovadia, Roberto Andò, Peter Bottazzi, Michele Tadini.

2011z geroztik Synchresis-en komisarioa da, Julia Chiner-ekin batera; bideomusika lanen nazioarteko hautaketa bat da, AMEEk antolatutako Festival Internacional de Arte Sonoro y Música Electroacústica “Punto de encuentro” esparruaren barruan.