Palmaresa

Dock of the Bay 2020ko epaimahaiak, Nacho Vegasek, Garbiñe Ortegak eta Koldo Almandozek osatutakoa, Dock of the Bay saria ondorengo lanari ematea erabaki du:

Dock Of The Bay 2020 dokumental onena saria: A bright light: Karen and the process / Emmanuelle Antille.
Zuzendariak, Karen Daltonen irudi aitortu bezain ezezagunarekiko egindako hurbilpen poetiko eta pertsonalagatik, musikariaren sormen unibertsoa eta testuinguru historikoa azaltzerakoan; arrakasta eta porrotaren inguruan egindako hausnarketagatik, eta mamu baten bilaketan proposatzen duen bidaiarengatik.

Epaimahaiak, era berean, saria ondorengo lanari ematea erabaki du:

Dock Of The Bay 2020 dokumental onena saria: Felix in Wonderland / Marie Loisier.
Félix Kubin bezalako pertsonaia eta bere mundua azaltzeko modu libre eta ludikoarengatik; filmak, hedonismoa, sormena eta bizipoza goraipatzen ditu, zuzendaria eta musikariaren artean jolas kreatibo modukoa eraikiz. Hau guztia zinematografikoki harrigarria den zorroztasuna erakutsiz.

Ikuslegoaren Dock Of The Bay 2020 saria: Disco Confessions: John Morales, a life in the mix / Javi Senz.