05/05. Ostirala
19:00 Trueba Zinemak 1
Tener tiempo
Mario Alejandro Arias, Gabriela Alonso Martínez, Nicolás Martín Ruiz (Espainia - 2021 - 77’ - VO - Opera prima - Euskadiko estreinaldia)
Madril, 2021eko udaberria. Pandemiak ez du desagertu nahi, eta gainean ditugu hauteskunde autonomikoak. Gazte batzuek rap-a jorratzen dute, eta etorkizunari, laneko prekarietateari, lagunei, gurasoei eta beste hainbat gairi buruz hitz egiten dute. Eta haien etxeetan, parkeetan, tabernetan… ikusten ditugu, haietako batzuek film bat errodatzea erabakitzen duten bitartean. Errealitatearen eta fikzioaren artean, zinemaren eta metazinemaren artean, dokumental izateari uko egiten dion eta gure garaiko istorioak kontatzeko keinuak eta hitzak filmatzen dituen dokumental hau belaunaldi baten kronika ere bada; gauzak erraz ez dituen, baina hala ere borrokatu eta sortu egiten duen, eta etengabe gizartean bizitzeko eta elkarbizitzeko modu berriak asmatzen dituen belaunaldi baten kronika. Lan kolektibo itzela da filma, eta inolako etorkortasunik gabe begiratzen die, begirada ausart eta solidario batekin.