Alba G. Mora
Editorea da Alba G. Mora (L’Hospitalet de Llobregat, 1992). Alpha Decay argitaletxean dihardu lanean 2018az geroztik, eta argitaletxearen Alpha Comic komiki-bildumaren arduraduna da 2020tik. Bi aldiz hartu du parte Kataluniako Filmotekaren “Fantasmagories del desig” zikloan; David Lynchen Blue Velvet aurkeztu zuen 2017an, eta David Robert Mitchellen It Follows 2019an. 2022an, Jorge Cascante idazlearekin batera, Paloma Ediciones argitaletxe txikia abiarazi zuen, eta L’Hospitalet de Llobregat hiriko La Florida bere auzoari eskainitako fanzine bat argitaratu zuen han. Hirian erritmo bizian paseatzen du bere denbora librean, bigarren eskuko altxorrak erosiz eta filmak ikusiz. Abel Ferrara, Michael Mann eta Ross McElwee dira bere zuzendari gustukoenetako batzuk.
Joan Pons
1994. urteaz geroztik, hainbat komunikabidetan jardun du Ponsek erredaktore, idazle eta musika-, komiki-, liburu- eta telesail-kritikari, baina batez ere Rockdeluxen eta Fotogramasen lan egin du; Rockdelux aldizkarian, zinemari buruzko atala zuzendu eta koordinatu zuen 1995etik 2005era. Fotogramas aldizkarian, berriz, 2008tik 2017ra lan egin zuen, eta telebistako fikzioari buruzko zutabe bat idazten zuen hilabetero. Nazio mailako hainbat aldizkaritan, berriz, musika- eta zinema-kritikari nagusia izandakoa da. Arlo akademikoan, Ikus-entzunezko Komunikazio departamentuko irakaslea izan zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Komunikazioaren Zientzien fakultatean, 1995etik 2006ra. Hainbat telebista-proiektutan parte hartu du, hala nola “Cachitos de hierro y cromo”, “Salvados”, “Divendres” eguneroko magazinean, “Casal rock” doku-realityan eta “Gafapastas” quiz-showan. In-edit dokumental musikaleko jaialdiko programazioko eta zuzendaritza artistikoko lantaldeko kide ere izan zen. 2017an, Primavera Sound jaialdiko Komunikazioko Zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun, jaialdiko komunikazioko arduraduna eta edukien burua izateaz gain, munduko beste Primavera jaialdi batzuetako lantaldeen komunikazioa koordinatu eta gainbegiratu ere egiten du.
Yago Paris
Yago Paris Zinema Ikasketetan doktoratu zen Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean, eta irakasle bertan irakaslea da. 2021ean Film Studies masterra lortu zuen Budapesteko Eötvös Loránd Unibertsitatean. Farmaziako gradua ere badu Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Kimika Organikoko masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bere ikerketa lanaren barruan hainbat paper argitaratu ditu eta hitzaldi eta sinposio ugaritan komunikazioak eskaini ditu. Gainera, “Lo que nunca volverá: La infancia en el cine” (Applehead Team) liburua ere argitaratu du. Bertan, testu analitiko batzuk ere eman ditu, eta zineman eta ikus-entzunezko beste adierazpen batzuetan espezializatutako A Contraluz argitaletxeko kide da. Aldi berean, Cine Divergente eta El Antepenúltimo Mohicano webgune espezializatuetan zinema-kritikari lanak egiten ditu, eta InfoLibre edo Ctxt bezalako egunkarietan kolaboratu du. Podcast bertsioan, Críticas Sobre La Marcha programaren zuzendaria da, eta eztabaida kritikoetan analista gisa ere parte hartzen du. Ignacio Pablo Ricorekin batera Imágenes a Distancia programa kudeatzen du. Duela gutxi Perros Verdes irratsaioan parte hartu du. 2022an Pontevedrako Novos Cinemas jaialdian kritikaren epaimahaikide hautatu zuten.