17.01. Ostirala

23:00 Trueba Zinemak 2

Kyoko

Marcos Cabotá, Joan Bover / Espainia (2018 / 20’ / VOSE)

Erosi sarrerak

1971ko apirilaren 23an, Mallorcak aparteko gertaera bat bizi izan zuen: John Lennon eta Yoko Ono atxilotu zituzten. Kyoko izeneko neskatila baten bahiketa izan zen motiboa eta dokumental honek dena ateratzen du argitara.

Fitxa teknikoa

Marcos Cabotá

Zuzendaria

Marcos Cabotá

Marcos Cabotá Palma Mallorcakoan jaio zen. 2010ean zuzendu zuen bere aurreneko film luzea, Amigos…, Publikoaren Saria jaso zuena Malagako Zinemaldian.

2013an 24 Horas con Lucía film laburra filmatu eta estreinatu zuen. Aldi berean, Foley Artist film laburra ekoiztu zuen, 2015eko Goya sarietan finalista izan zena.

Urte hartan bertan, berriro batu zituen indarrak Toni Bestard zine-zuzendariarekin I Am Your Father dokumentalaren gidoia idazteko, eta Goya sarietarako proposatua izan zen Pelikula Dokumental Onenarentzat.

Kyoko bere film labur dokumentalak (Joan Boverrekin batera idatzia eta zuzendua) saria jaso zuen Malagako Zinemaldian, eta horrekin batera Goya sarirako proposatua izan zen.

Orain bere film luze berria, Sonic Fantasy, ekoizten ari da.

Joan Bover

Zuzendaria

Joan Bover

Vic (Bartzelona), 1980. Sei urtez erredaktore eta editore lanean aritu zen Barcelona TVko albistegietan. Aldi berean, dokumentalak egiteko proiektu batzuk zituen eskuartean: “Verdaguer o Falso; la historia de una duda” eta “Progresista y Galantes”.

2011n Palma Mallorcakora bizitzera joatea erabaki zuen. Harrezkero, hainbat dokumental eta erreportaje egin ditu Mosaic Producciones etxearekin, besteren artean “El Cometagiroavión y la leyenda del plagio” eta “La gran nevada, un año después”.

2013an bere ekoiztetxea sortu zuen, Far Visuals, eta bertan ekoiztu ditu hainbat dokumental, besteren artean “El aviador alemán y la sirena” eta “Bubi Sansó y la vuelta al mundo en 80 días”.