15.01. Asteazkena
19:30 Trueba Zinemak 1
Niños somos todos
Sergi Cameron / Espainia (2019 / 93’ / VOSE)
El Niño de Elche-ren bidaia muturrera eramana, musikaren, soinuaren eta esperimentazioaren sakontasunetara, sorkuntza artistikoaren izaeraren bilaketa lan batean.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Sergi Cameron
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Espainia
- Iraupena: 93 min.
- Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
- Protagonistak: Niño de Elche, Saxoman y Los Casanovas, Rubén Darío, Iván Leopardo
- Kameralari: Iván Castineiras
- Editorea(k): Nuria Salgado
- Produktoreak: Alba Calani, Sergi Cameron, Sergio Estrada
- Produkzio etxea: Nanouk Films, La cara A, Imago
- Jaialdiak: In Edit
Sergi Cameron
Zuzendaria
Sergi Cameron zuzendaria eta ekoizlea da, Nanouk Films-eko zuzendaria, Entertainment&TV saileko zuzendari ohia PlayGround-en, eta unibertsitateko irakaslea. Bere opera prima “Bugarach”-ek FIPRESCI 2014 saria irabazi zuen eta nazioarteko zinemalditan hautatua izan zen, IDFA, HotDocs eta Visions du Réel-en, besteak beste. Bere film berriak, “Niños somos todos”-ek, Dokumental Nazional Onenaren saria irabazi du In-Edit Film Festival-en izan duen estreinaldian. Publizitateko kanpainak ere zuzendu ditu, besteren artean Grand Laus eta German Design Award sariak jasotakoak, baita film laburrak eta museoetako proiektuak ere, eta film hauek ekoiztu ditu: "Dead Slow Ahead" (Epaimahaiaren Sari Berezia Locarnon) eta “Alcaldessa” (Zilarrezko Biznaga zuzendari onenari Malagako Zinemaldian).