18.01. Larunbata
19:45 Antzoki Zaharra
Marianne & Leonard: Words of love
Nick Broomfield / Estatu Batuak (2018 / 97’ / VOSE)
Erosi sarrerak
Leonard Cohenen eta Marianne Ihlenen arteko amodio istorioa dugu hau. Maitasun tragiko eta bizi baten istorioa, beren bizitza osoetan jazarri zituena. Cohenen dokumental intimistena eta hurbilena.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Nick Broomfield
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Iraupena: 97 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
- Protagonistak: Leonard Cohen, Marianne Ihlen, Judy Collins, Ron Cornelius, Helle Goldman, Aviva Layton, John Lissauer, Don Lowe, John Simon, Richard Vick, Jennifer Warnes.
- Kameralari: Barney Broomfield
- Editorea(k): Marc Hoeferlin
- Produktoreak: Kyle Gibbon, Shani Hinton, Marc Hoeferlin
- Produkzio etxea: Kew Media Group / British Broadcasting Corporation (BBC)
- Jaialdiak: Sundance Film Festival (2019), CPH:DOX, Docville, USA Film Festival, Sun Valley Film Festival, Sheffield 2019
Nick Broomfield
Zuzendaria
Nicholas Broomfield (1948an jaioa) zine dokumentalaren zuzendari ingeles bat da. Bere estilo autorreflexiboa eragin handikotzat hartu izan da ondorengo zinegile askorentzat. XXI. mendearen hasieran ez aktoreak erabiltzen hasi zen gidoiko lanetan, berak "Direct Cinema" deitutakoetan. Bere produkzioen artean daude artisten estudioak, lan politikoak, Hego Afrikako azterlanak apartheid-en amaieraren aurretik eta ondoren, eta gehiengo beltzak osatutako Nelson Mandelaren gobernuaren goraldia eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiarena.
Broomfieldek prestigio handiko sariak jaso ditu: Sundance, British Academy Award, Prix Italia, Dupont Peabody Award, Grierson Award, Hague Peace Prize eta Amnesy International Doen Award.