17.01. Ostirala
23:15 Trueba Zinemak 1
Barbara Rubin & the exploding NY Underground
Chuck Smith / Estatu Batuak (2018 / 78’ / VOSE)
Erosi sarrerak
Barbara Rubin, 18 urte besterik ez zituela, izan zen inspiratu zuena underground mugimendua, New York hirian loratzen hasia. Andy Warhol eta Velvet Underground. Bob Dylan eta Kabbalah. Barbara Rubinek mugitu zuen dena eta dokumental hau dugu horren erakusgarri.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Chuck Smith
- Urtea: 2018
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Iraupena: 78 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
- Protagonistak: Bob Dylan, Andy Warhol, Richard Foreman, Allen Ginsberg, Jonas Mekas, Barbara Rubin, Amy Taubin
- Kameralari: Andy Bowley
- Editorea(k): Chuck Smith
- Produktoreak: Chuck Smith
- Produkzio etxea: Juno films
- Jaialdiak: NY Doc, Festival Dárt
Smith zinegilea, telebistako ekoizlea eta idazlea da, eta dokumental eta serie ugari ekoiztu ditu.
Smithek idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen "Forrest Bess: Key to the Riddle" (1999, 48:00). Willem Dafoe aktoreak kontatua, film horrek aipamen bat irabazi zuen San Franciscoko Nazioarteko Zinemaldian, 1998an.
Smith CBS News-eko ekoizle ere izan da hainbat programatan: "The CBS Evening News with Dan Rather" (1995), "Sunday Morning" (1994) eta "Street Stories with Ed Bradley" (1991-93). Eta istorioak ekoiztu ditu Michael Mooreren (Fox, 1995) "TV Nation"-erako eta NHK Evening News-erako (Japonia).