Koldo Almandoz
Zinegilea
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. The Balde (2003-2017) arte eta kultura aldizkariko zuzendaria. Festival Punto de Vistako (2013-2017) hautaketa-batzordeko kidea. EQZE Zine Eskolako irakaslea. Sortzailea eta komisarioa hainbat proiektu kultural eta erakusketarena. Irrati-fikzioen gidoilaria eta zuzendaria. Masterclass-ak, tailerrak eta hitzaldiak eman ditu. Hainbat libururen egile eta Farmazia Beltza argitaletxearen sortzailea.
Genero eta formatu desberdinetako filmak idatzi eta zuzendu ditu, besteren artean, Oreina -Ciervo- (2018), Sîpo Phantasma (2016) film luzeak eta film labur hauek: Plâgan (2017), Narcisso (2016), Deus et Machina 2012, Ahate pasa -Pase de patos- (2009), Amuak -Anzuelos- (2004), Belarra -Hierba- (2002). Bere lanak nazioarteko zinemaldi ugaritan hautatuak eta sarituak izan dira, hauetan besteak beste: Semaine de la Critique Cannes, Rotterdam Film Festival, San Sebastian Film Festival, Gijon Film Fest, Zinebi, Bafici, Festival dei Popoli, Cartagena de Indias Film Festival, Edinburgh Film Festival, Teheran Film Festival... Mexikoko Black Canvas zine garaikideko festibalak azkeneko edizioan foku bat eskaini berri dio bere ibilbideari.
Urteak daramatza artisten eta toreroen epigrafean kotizatzen.