Elenak biolin eta konposizio klasikoko ikasketak egin zituen Surreyko Unibertsitatean (Ingalaterra) 1996tik 1999ra, eta ohorezko aipamenarekin graduatu zen. 2003an Copenhagueko (Danimarka) Rytmisk Musikkonservatorium-en jarraitu zituen ikasketak. Bertan, lizentziatura bat egin zuen, eta master bat kantu modernoan eta kantuaren pedagogian.
2002tik 2015era egon zen Danimarkako hiriburuan. Bertan, underground eszenan jardun zuen, ILK kolektiboan. Bere kide Johanna Borchertekin batera, eta Little Red Suitcase izenez, bost disko grabatu zituen, eta haietatik lau jazzaren Grammy sarietarako izendatuak izan ziren. "Temporarily Out of Order" diskoak Danimarkako arteen ministerioko sari bat jaso zuen 2009an. Gainera, erakunde berak beka bat eman zion 2015ean.
Urte hartan bertan bere jaioterri Donostiara itzuli zen Setien. Bertatik, sortzaile gisa jarraitzen dio Elenak bere ibilbideari. 2017ko azaroan Musika Bulegoa Saria jaso zuen bere bakarkako bigarren lanagatik: "Dreaming of Earthly Things". Urte hartako irailean, Chicagoko Thrill Jockey etxe mitikoak fitxatu zuen Elena; 2019ko otsailean editatuko du bere hurrengo lana.
Elenaren azkenaldiko lankidetza proiektuen artean nabarmentzekoa da bere parte hartzea María Stuarten "Sydhavn Teater" piezan, Copenhaguen, 2017ko udan, eta Koldo Almandozen "Oreina" film luzerako 2018an sortutako konposizioa Grande Days taldeko Ignacio Bilbaorekin batera.