Castellano / Euskera

Erakusketak

"Zine ilustratzaileak": XX. mendeko Poloniako kartel zinematografikoa

Datuak:

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan
Urtarrilaren 10tik 18ra

Ordutegia 17:30-tik 21:00-tara Asteburuak, goizetetan 11:30-tik 13:30-tara eta arratsaldeetan 17:30-tik 21:00-tara

Nola liteke zinemako ikonografian halako aldea izatea Mendebaldeko herrialde gehienen eta Polonia zaharraren artean? Dock Of The Bayn, beti izan dugu galdera hori gogoan, eta, erantzunak bilatu eta aurkitu ere aurkitu ditugularik, horien berri eman nahi dizuegu gure bosgarren ekitaldian. Hain zuzen ere, Poloniako historiako zinema kartel bikainenen sorta hautatuaz gozatzeko gonbita egin nahi dizuegu. Poloniako Kultura Institutuaren eta Donostia Kulturaren lankidetzarekin, natura iheskor eta urbanoa hutsaldu, eta areto honetara ekarri ditugu. Begiratu, eta harritu; harrigarriak baitira, gutxienean.

Poloniako zinema kartel bat ikusi orduko, berebiziko jakin-minak astintzen digu barrua; eta astinaldi horrek Ipar Amerikako eta Europako banaketa etxe handiek zabaltzen duten estetikaren diseinatzaileengandik urrunera garamatza, bat-batean. Izan ere, begi bistakoa dirudi pop kulturaren halako adierazpen bitxirik ezin gerta litekeela kapitalismoarekin tirabira larriak izan dituen toki batean beste inon.

Poloniako zinema kartelgintzak mundu osoan berdinik ez duen ibilbidea osatu du. Hango artistek beren irudietan adierazitako originaltasuna eta adierazkortasuna ezaugarri iraunkorrak izan dira hango zinemaren historia osoan; estudioek inposatutako irudietatik ihesi, poloniar kartelek oso irudi berezia sortu dute, eta poloniar kartelgintza aintzat hartu gabe ezin uler liteke kartelgintzak zineman duen garrantzia.

Mendebaldeko artista gehienen aburuz, Poloniaren ekarpen berezi hori komunismoaren arrasto soil gisa behar da, kartelgintza hura garatu zen une politikoaren bereizgarri gisa. Aintzat hartu gabe poloniar artistak merkataritzaren uztarripetik guztiz libre jarduteko onura zutela, eta, beraz, filmen berezko ikono, irudi edo publizitateko leloei uko egiteko askatasuna zutela.

Henryk Tomaszewski, Tadeusz Trepkowski eta Eryk Lipinski izan ziren arlo honetako hiru artista aitzindariak; 1946an Film Polskik (zinema banaketarako estatu monopolioa) kontratatu zituen, posterrak diseinatzeko.

Berrogeiko hamarraldiaren amaieran, egoera politikoa aldatu egin zen, eta errealismo soziala nagusitu zen, aurreko urteetan landutako eredua baztertuta. 1955ean, polizia estalinista desagertu zen, eta, harekin batera, haren murrizketak; eta horrek talentuaren loraldi oparoa ekarri zuen, 1965era arte. Artista berriek esparru berri bat taxutu zuten, zeinek bere estiloan: pop estiloan, inpresionistan, hermetikoagoan, etab.

Hirurogeita hamarreko hamarraldiaren erdialdetik laurogeikoaren erdialdera arte, artisten ideien iturria agorrarazi zuen atrofia bat gertatu zen. Laurogeiko hamarraldian, lanbidean jarraitzen zuten apurrak politikara lerratu ziren, eta ez zen haize berriak ekarriko zituen diseinatzaile gazterik ia.

Azkenik, 1990ean, bertan behera gelditu zen estatuak zinema banaketan zeukan monopolioa, eta banatzaile pribatuek bete zuten haren tokia: Warner, Paramount, etab. Ordura arte hain emankorra izandako Poloniako kartelgintzaren artea galdu egin zen. Poloniako zinemek AEBko publizitate bera erakusten zuten. Artista apur batzuek baino ez dute jarraitu lanean, baina haien lana ez da sekula ikusten kalean edo zineman, galerietan baizik, eta hirurehun eta bostehun ale arteko serie mugatuetan.

Erakusketaren finantzatzailea:

Laguntzaileak:
Instituto Polaco de cultura
Festival de cine de Huesca

Antolatzaileak:
Donostia Kultura
Donostia 2016
Qualia

Q U A L I A - Pilotegi 2, 307. ofizina - 20018 Donostia / San Sebastián

T. 943 376 516 - F. 943 002 412 - M. 697 911 789 - info@dockofthebay.es