04/05. Osteguna

19:00 Trueba Zinemak 1

Rock Chicks. I am not female to you

Marita Stocker (Alemania - 2023 - 78’ - VOSE - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Eszenatokian, hor kanpoan, gizonen mundua da. Edo beharbada hori pentsa dezagun nahi dute? Eta Rock'n'Roll-aren benetako Erregea Erregina bat balitz? Entzun arretaz, eta Memphis Minnieren gitarra entzungo duzu Chuck Berry eta Eric Claptonengan, Sister Rosettaren izpiritu zoroa Jerry Lee Lewisengan, eta Big Mama Thorntonen sarramuska Elvisengan. Hala ere, 50eko hamarralditik aurrera emakumeek rockeatu izana arrakastaz ezabatu da memoria kolektibotik. Sustraiak errotik atera eta historiaren beste aldea kontatzeko garaia da. Gure bidaia honetan aurkituko ditugun emakumeek rock musikari eskaintzen diote bizitza, guztiak dira apurtzaileak, inspiratzaileak zein ezberdinak. Rock Chicks – I am not Female to You musika barne-behar modura erakusten digun filma da, ametsak lortzearen aldeko borrokari eta norbere buruaren balioari buruzko filma.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Marita Stocker
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Alemania
  • Iraupena: 78 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Suzi Quatro, Kathy Valentine, Kristin Hersh, Rosie Flores, Linda Gail Lewis, Honeychild Coleman
  • Produktoreak: Günter Atteln
  • Produkzio etxea: Accentus Music

Marita Stocker

Marita Stocker

Sari ugari jaso duen zinemagile alemaniarra da. Alemaniar filologia, literatura eta kazetaritzako ikasketak egin zituen Karlsruhe-eko Unibertsitatean eta Degli Studi di Bergamo Unibertsitatean. FAREWELL YELLOW SEA film dokumental luzea Max Ophüls jaialdian estreinatu zen, eta Filmkunstfest Mecklenburg-Vorpommern jaialdiko sari nagusia irabazi zuen. QUÉ HACER CON TODO ESTE AMOR bere hurrengo filmak Zinemagintzaren Alemaniako Saria jaso zuen. Leipzigeko DOK jaialdian estreinatu zen filma, eta “DOK BUSTER” aukeratu zuten, jaialdiko filmik ezagunenetakoa, eta Goethe Institut erakundearen Sarirako ere izendatu zuten. Film horri esker, “Aparteko Lorpen Artistikoaren Aipamen Berezia” ere jaso zuen Marita Stockerrek ITF Golden Prague jaialdian. Marita Stockerrek mikrokosmosean arreta handiz behatutako istorioak kontatzen ditu batez ere, eta ikuspuntua panorama zabalago batera hedatzen laguntzeko erabiltzen ditu. Hori egiterakoan, emakumeen istorioei erreparatzen die bereziki. Kritikak haren filmen gizatasuna, berotasuna eta zinema-kalitatea goraipatu ditu behin eta berriro.