03/05. Asteazkena

19:00 Trueba Zinemak 1

Lee Fields: Faithful Man

Jessamyn Ansary, Joyce Mishaan (Estatu Batuak - 2023 - 78’ - VOSE - Opera prima - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Lee Fields 50 urteko historia duen funkaren eta soularen mito bat da. Dokumental honetan, soul musikaren historian bere lekua aurkitzeko bidaiak binilotik birtualera eramaten du, eta alderantziz. Haren ahotsa James Brownenarekin alderatu izan da, baina Lee Fields ez da imitazio bat. Bene-benetakoa da. Berrogeita hamarreko hamarraldi amaieran eta hirurogeiko hamarraldi hasieran, bere transistoreak emititzen zituen soul soinuekin liluratuta gelditu zen Lee. 70eko hamarraldian, bluesaren eta soularen artistarik onenetako batzuekin batera Chitlin’ Cirbuit mitikoan zehar atera zuen bizimodua. Kool and the Gang taldearekin ere jo zuen ospea irabazi baino lehen. Baina 70eko hamarraldia amaitzear zela, disko musika nagusitu zen, eta erabat gainbehera etorri zen Lee-ren soul ibilbidea. Hamarraldiak igaro zituen bere musika-ametsak hil zirela pentsatzen. Baina telefono-dei batek dena aldatu zuen… Lee Fieldsen abesti berrien eta klasikoen inoiz ikusi gabeko interpretazio klasikoak tartekatuz, Lee-k soul musika hasi zenetik gaur egungo ondo irabazitako arrakastarainoko oroitzapenen bitartez eramaten gaitu filmak, eta erakusten du 50 urtetako aldaketa teknologikoak musikaren historiako une eder baina labur bat sortzeko konspirazioa izan diren.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Jessamyn Ansary, Joyce Mishaan
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 78 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Lee Fields
  • Produktoreak: Jessamyn Ansary, Joyce Mishaan
  • Produkzio etxea: First Ocktopus LLC

Jessamyn Ansary

Jessamyn Ansary

Gidoigilea eta dokumental eta telebistako ekoizlea da Jessamyn Ansary. Berriki, hitzordu modernoei buruzko HBO Max plataformako serie baterako protagonistak hautatu ditu, eBay-rako dokumental laburren serie bat ekoiztu du, eta Hulu zerbitzurako benetako krimen bati buruzko dokumental baten ekoizleetako bat izan da. Lee Fields: Faithful Man diskorako egin duen lanaz gain, Oxygen Snapped benetako krimenen serieko gidoigilea da gaur egun.

Joyce Mishaan

Joyce Mishaan

MTVko Making the Band realityko ekoizpen-arduradun hasi zuen Joyce Mishaanek bere telebistako eta zinemako ibilbidea. Harrezkero, hamar urte baino gehiagoko esperientzia hartu du telebista-kate nagusienetarako gidoirik gabeko edukiak sortzen. Brooklynification seriearen ekoizlea eta Co-EPa da; Brooklyneko jentrifikazioari buruzko serie bat da, komedia digital gidoitua, Christopher Poindexter idazleak eta Keith Miller zuzendariak sortutakoa, BRIC TVren enkarguz, eta Amazon Prime bitartez banatu dena. Lee Fields: Faithful Man diskoan egin duen lanaz gain, Food Nerworken Ciao House serie berriaren ekoizle exekutiboa eta 2022ko MAKERS biltzarrerako bideo-ekoizlea da gaur egun Joyce.