01/05. Astelehena

19:30 Trueba Zinemak 1

Karen Carpenter: Starving for Perfection

Randy Martin (Estatu Batuak - 2022 - 97’ - VOSE - Europako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Hil zenetik berrogei urte igaro diren honetan, Karen Carpenter pop izar handiaren bizitza zoritxarrez laburraren eta haren betiereko musika-legatuaren ikuspegi berri eta harrigarria eskaintzen du itzulingururik egiten ez duen dokumental liluragarri eta adierazgarri honek. Carpenterdarrak estatubatuar musikaren gailurrean zeuden 70eko hamarraldian, “munduaren gailurra” ziren, eta pop musikako maisu-lan handiak egin zituzten, hala nola “Close to You”, “We’ve Only Just Begun” eta “Rainy Days and Mondays”. Randy Schmidt filmaren gidoigile eta ekoizleak idatzitako “Little Girl Blue: Karen Carpenterren bizitza” best sellerrean oinarrituta dago.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Randy Martin
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 97 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Karen Carpenter
  • Produktoreak: Randy Schmidt, Katie Chase y Allison Willoughy
  • Produkzio etxea: AMS Pictures

Randy Martin

Randy Martin

Randy Martin sari ugari irabazi duen telebistarako dokumentalen zuzendari beteranoa da; besteak beste, Sundance Channel katerako “The Inspiration Sessions” dokumentala zuzendu zuen. “Barack Obama: The Man and His Journey” eta “Tiger at Thirty” dokumentalak ere ekoiztu ditu Randyk. Ehunka programazio-ordu sortzen lagundu du, kate ugaritarako, hala nola Discovery’s MotorTrend, HGTV, Foood, Cooking, Reelz, Biography, Sundance, Science, CBS Sports, USA Networks, TNT Sports, ESPN, DIY, TV One eta Starz-Encore (Wam!).