03/05. Asteazkena

20:45 Trueba Zinemak 1

Before We Move

Aleksandr M. Vinogradov (Errusia - 2022 - 77’ - VOSE - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Film honek tango queer-eko dantzari gay bikote baten Israelera emigratu baino lehenagoko historia jasotzen du. Gizartea aldatzen joan ahala, gure dantza egiteko modua ere aldatu egiten da. Tango Queer deritzona dantzatzeko bestelako modu bat da; inork ez du segurutzat jo zure generoa, sexu-orientazioa edo rol-aukeraketa. Jendea beti mugitu izan da bizi-baldintza hobeen bila eta jaioterriko egoera politiko dramatikotik ihesi. Errusiako gerrak eta homofobia-maila gero eta handiagoa haien herrialdea atzean utzi eta atzerrian babesa bilatzera behartzen ditu gay eta lesbiana asko. Herrialde batean tradizionalismo estua eta xenofobia gailentzen direnean, tangoak aurrerantz eramaten zaitu, edozein dela ere zure sexua, sexu-orientazioa edo nazionalitatea.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Aleksandr M. Vinogradov
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Errusiera
  • Iraupena: 77 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Otar Bagaturia, Mikhail Kapitskiy, Lidia Gribakina
  • Editorea(k): Aleksandr M. Vinogradov
  • Produktoreak: Aleksandr M. Vinogradov, Phil Jandaly
  • Produkzio etxea: Vam Films

Aleksandr M. Vinogradov

Aleksandr M. Vinogradov

Erasmus programa hasi zuen. 2016an estreinatu zuen “CALL ME CHAOS” bere graduazioko filma, Visions Du Reel jaialdian. Urte hartan bertan, beste maisutza programa bat hasi zuen LUCA School of Arts arte-eskolan, Belgikan. 2019an, hainbat jaialditan estreinatu zuen “UNDER THE DRESS” bere graduazioko filma: Visions Du Reel, Mezipatra Queer Film Festival, Pink Screens eta beste hainbatetan. Bien bitartean, bi film luzetarako proiektu garatzen ari zen: “BEFORE WE MOVE”, pertsonaietan oinarritutako istorio bat; eta “BARE”, behaketa-film bat, Thierry Smits koreografo belgikarraren dantza-ikuskizun bati buruzkoa, 11 gizon dantzari biluziri buruzkoa. HotDocs jaialdiaren 2020ko edizioan egin zen “BARE” filmarekin estreinaldi mundiala; Asia Pazifikoan, berriz, DocEdge jaialdian estreinatu zen 2020an, eta DOCNYC jaialdiaren 2020ko edizioan estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan. 2022an, SheffieldDocFest eta TLVfest jaialdietan estreinatu zuen “BEFORE WE MOVE” film dokumental luzea.