02/05. Asteartea
19:15 Trueba Zinemak 1
The Color Orange
Ilina Bathia (Estatu Batuak - 2022 - 7’ - VOSE - Nazioarteko estreinaldia)
Erosi sarrerak
Zinemagile batek, musikarekiko sentitzen duen maitasuna hilezkortzen du dokumental pertsonal honetan. Musikaren bitartez, bere familia-harremanak arakatzen ditu, bere identitatea bilatzen du, eta horrek, migratzaile den aldetik, integratzeko tresna gisa balio diola jabetzen da.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Ilina Bathia
- Urtea: 2022
- Herrialdea: Estatu Batuak
- Iraupena: 7 min. 47 s.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
- Produktoreak: Ilina Bathia
Ilina Bathia
New Yorken bizi den zinemagile eta artista da Ilina Bathia. Gaur egun, zinema- eta telebista-ekoizpeneko ikasketak egiten ari da NYU Tisch eskolan. Dituen interesen artean, nabarmentzekoak dira idazkuntza, ekoizpen-diseinua eta muntaketa. Absurdoaren, surrealismoaren eta Asia hegoaldeko bere kulturaren eragina du. Film Diary NYCn, Indie Memphis Youth Film Festival jaialdian, Sonder Exhibitionen eta Leslie-Lohman Museum museoan erakutsi du bere lana.