02/05. Asteartea

19:15 Trueba Zinemak 1

Footsteps. Journey of a song

Johannes Aitzetmüller (Austria - 2023 - 18' - VOSE - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

“Footsteps. Journey Of A Song” filmean, Grammy sarietara izendatuta egon zen Manu Delago musikari eta konposatzaileak bere tiroldar jatorrien, nazioarteko karreraren eta mendiekiko maitasunaren errepasoa egiten du. Isobel Cope abeslari britainiarra du lagun filmean, Manuk bezala, musika eta mendiak maite dituena. Innsbrucken musika ikasketak egin ondoren, Londresera joan zen Manu, eta laster hasiko zen mundu osoan kontzertuak egiten (Björk, Olafur Arnalds eta Anoushka Shankarrekin ere egin zituen birak). Erabat alderantzizkoa izan zen Isobelen bidaia. Londresen zinemaren industrian lan egin ondoren, Innsbruckera joan zen bizi izatera, mendiekiko eta eskaladarekiko zuen pasioak bultzatuta. Manuk eta Isobelek Torre Delago eskalatzea nahi dute. Manuren arbasoetako bat izan zen, orain dela 100 urte baino gehiago, Dolomitetako (Italia) gailur zorrotz hori igo zuen lehenengoa. Orain, gailurreko tontor horretan abestu nahi du “Huellas” bere abestia. Gure arbasoen erabakiei eta haien eraginez egiten dugun bideari buruzko hausnarketa egiten duen kanta. Baina ez dakite ondo nolako zailtasunak eta oztopoak aurkituko dituzten.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Johannes Aitzetmüller
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Austria
  • Iraupena: 18 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Manu Delago
  • Produktoreak: Johannes Aitzetmüller
  • Produkzio etxea: Fancy Tree Films

Johannes Aitzetmüller

Johannes Aitzetmüller

Johannes Aitzetmüller Austrian bizi den zinema-ekoizlea, errealizadorea, argazki-zuzendaria eta zinema-zuzendaria da. Aire zabaleko kirolen, abenturen eta espedizioen arloko filmak eta bideoak egiten ditu batez ere. Zineman egin dituen lanen artean, nabarmentzekoak dira: “Salbatzailea-ezkutatutako edertasuna” (El Salvador-una belleza escondida”, “The White Maze” eta “No Man’s Land”, besteak beste.