02/05. Asteartea

19:15 Trueba Zinemak 1

Bide bazterrean Hi eta ni Kantari

Peru Galbete (Espainia - 2023 - 10' - VOSE - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Bide Bazterrean eta Hi eta Ni Kantari Ezinbesteko abestietan, Mikel Laboaren ahotsean edo txori baten kantuan aurki ditzakegu Joxean Artzeren hitzak. Baina askoz lehenagotik dator Joxeanen erlazioa musikarekin eta soinuarekin; txalaparta berpiztu zuen anaiarekin batera, eta hainbat disko grabatu musika-tresna horrekin. Bestalde, hitzaren eta soinuaren arteko erlazioa jorratzen duten hiru disko utzi zizkigun. Ikus-entzunezko lan hau grabazio haietatik abiatuta sortu da.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Peru Galbete
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 10 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Euskera
  • Protagonistak: Joxean Artze
  • Produktoreak: Peru Galbete

Peru Galbete

Peru Galbete

Usurbil, 1987. Batez ere ahotsarekin eta irudiarekin lan egiten du, batzuetan modu bereizian, eta biak erlazionatuz beste batzuetan. Bilbon argazki-zuzendaritzako ikasketak egin ondoren, ikus-entzunezko eta musikako lanak eta eszenikoak uztartzen ditu. Proiektu ugaritan arduratu da argazkiaz eta kameraz, hala nola La Noche del Ratón (2015) fikziozko film luzean eta Medvedek (2019) film dokumental laburrean. Ura Sartu zen Barrura da bere lehen lana zuzendari modura, eta Punto de Vista jaialdiko Paisaia sailean estreinatu zen, 2020ko edizioan.