Isabel Fernández

Isabel Fernández

Euskal konposatzaile eta ekoizlea da (Bilbo, 1979), eta hamar bat disko editatu du Europan, Amerikako Estatu Batuetan eta Japonian. Soinu-banden idazlea eta Charades eta Aries taldeen sortzailea da Isabel, eta Aida Torresekin batera argitaratzen du gaur egun bere musika, Magia Bruta izenarekin (Foehn, 2022). Playstation eta Nintendorako, dokumentaletarako, iragarkietarako (Loewe, Kenzo eta Stella McCartney, besteak beste) soinu-bandak konposatu ditu, eta bere ahotsa jarri du Cartoon Network etxearen Manzana y Cebolleta eta Hora de Aventuras marrazki bizidunetan. Humanitate Zientzietan lizentziaduna da, eta Kultura Kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Hainbat argitalpen eta fanzine ere ekoiztu du. Horien hautapen batekin sortu zuen bere lehenengo liburua, Un Rayo Ultravioleta, 2015ean argitaratu zuena. 2022an argitaratu zuen bigarren liburua, Trance Secreto (Sirimiri argitaletxea, 2022), poema-bilduma bat, collage sorta txiki bat ere jasotzen duena.