06/05. Larunbata

21:00 Antzoki Zaharra

The Zombies. Hung Up on a Dream

Robert Schwartzman (Estatu Batuak - 2023 - 109’ - VOSE - Europako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Bere lehen film dokumental luzea izango da eta, ia hirurogei urte beranduago, taldekideak nerabe zirenean ezagun egin zen The Zombies taldeari buruzkoa da. THE ZOOMBIES taldeak bere historia kontatzen du: nola nabigatu zuten musika-industria zalapartatsuan hainbat hamarralditan zehar, eta nola egin zuten inoizko eragin handieneko albumetako bat, Odessey and Oracle. “She’s Not There” abestiak Amerikako Estatu Batuetako 1. postua lortzen zuen lehendabiziko talde britainiar izatera eraman zituen, The Beatles taldearen ondoren. 60ko hamarraldian bira ugariren eta behaztopa askoren ondoren, bere unerik garrantzitsuena bizi izan zuen taldeak, “Timeo f the Season” abestiak 1. postua eskuratu eta urtero belaunaldi berrien inspirazio izan zen mundu mailako arrakasta bihurtu zenean. Taldekideek haien ibilbidearen errepasoa egiten dute; ibilbide horretan, benetako adiskidetasunak Rock and Rollaren Famaren Aretora eraman zituen.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Robert Schwartzman
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 109 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Rod Argent, Colin Blunstone, Chris White, Hugh Grundy
  • Produktoreak: Russell Wayne Groves, Robert Schwartzman
  • Produkzio etxea: Tom Hanks, Gary Goetzman, Rick Krim

Robert Schwartzman

Robert Schwartzman

Robert Schwartzman Rooney rock/pop taldeko abeslaria da. Bere lehengusina Sofia Coppolak zuzendutako eta idatzitako “Lick the Star” (1998) eta “Las virgenes suicidas” (1999) eta “El diario de la princesa” (Garry Marshall, 2001) filmetan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Robertek “Dreamland” (2016), “The Unicorn” (2018) eta “The argument” (2020) zuzendu eta ekoiztu zituen. Utopia zinema eta telebistako ekoiztetxe eta banaketa-etxearen sortzaileetako bat ere bada. “Hung up on a dream” da bere debuta dokumentalen zuzendaritzan.