05/05. Ostirala

19:00 Tabakalera Zinema - Tabakalera

Music for Black Pigeons

Jørgen Leth, Andreas Koefoed (Dinamarka - 2022 - 92’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Uso beltzetarako musika da Jørgen Leth eta Andreas Koefoed-en arteko lehen lankidetza. Bill Frisell, Lee Konitz, Midori Takada eta beste hainbat jazz-musikariri galdera existentzialak egiten dizkie filmak: nola sentitzen da ukitzea eta zer esan nahi du entzutea? Nolakoa da gizakia izatea eta bizitza osoa soinuen bidez zerbait adierazten saiatzea? Pertsonaiak esnatu, entseatu, grabatu, jardun eta musikaz hitz egiten dute. Une batzuetan mugan daude, existentziaren mugan, beren buruei etengabe desafio eginez. Haiek entzuten dute. Haiek baino zerbait handiagoarekin lotzeko lekua bilatzen dute. Guztioi gertatuko zaigu hori. Azken 14 urteetan, zinemagileek Jakob Bro daniar konpositorearen jarraipena egin zuten, belaunaldi eta nazionalitate guztietako musikari txalotu eta xelebreekin izandako topaketak ikusiz. Broren konposizioen bidez, filmeko pertsonaiek musikaren espazioa aztertzen dute, eta, hori egitean, filmak planteatzen dituen galdera batzuei erantzuten diete, modu poetikoan, entretenigarrian eta bizitza berresten duen moduan.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Jørgen Leth, Andreas Koefoed
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Dinamarka
  • Iraupena: 92 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Danes, Japoniarra
  • Protagonistak: Jakob Bro, Lee Konitz, Thomas Morgan, Paul Motian, Bill Frisell, Mark Turner, Joe Lovano, Andrew Cyrille, Palle Mikkelborg, Jon Christensen, Manfred Eicher, Midori Takada
  • Produktoreak: Emile Hertling Péronard
  • Produkzio etxea: Ánorâk Film Denmark

Jørgen Leth

Jørgen Leth

Jørgen Leth 1937an jaio zen. Literatura eta Antropologia ikasi zuen, eta kazetari gisa lan egin zuen Aktuelt eta Politikak egunkarietan zuzendaritzan hasi aurretik. Leth, poeta zein zinemagilea, 1960ko hamarkadako Danimarkako poesia-modernismoan nabarmendu zen, eta funtsezko figura izan zen urte horietako dokumental esperimentalen sortzaileen inguruan, bereziki AB Cinema artisten artean. Leth-ek estilo berezia garatu du, narrazio-metodo esperimentalak ezaugarri dituena. Bere produkzio-etxea du, Sunset Productions Inc., eta Haitin bizi da 1991tik. Zineman, hogeita hamar ekoizpen baino gehiago zuzendu ditu.

Andreas Koefoed

Andreas Koefoed

Andreas Koefoed Zinema Dokumentaleko Zuzendaritzan graduatuta dago National Film School of Denmark-en. Dokumentalak zuzentzen ditu 2001etik, eta giza existentziari buruzko istorio unibertsaletan jartzen du arreta. Dokumentalak zuzentzeaz gain, VICE aldizkarian, Magnum Photos agentzian eta The New York Times aldizkarian lan egin du. Gaur egun, irakaslea da National Film School of Denmarken.