05/05. Ostirala

13:00 Bodega Klandestina

Alejandro G. Calvo eta Joan Ponsekin ardoa

Alejandro G. Calvo eta Joan Pons aurrez aurre

Alexandroren bizitzako benetako filmak eta abestiak erakutsiko ditugu (eta Joanen batzuk ere bai).

Alejandro G. Calvo

Alejandro G. Calvo

1978an Bartzelonan jaioa, kazetaria eta zinema kritikaria da. Gaur egun, «Head of Movies» kargua betetzen du Webedia Españan (SensaCine y Espinof), non urteak baitaramatza gorputz eta arima zazpigarren arteko lanik onenak arakatzen, aztertzen eta kontatzen. Blockbusterretik westernera, noir-etik zinema intimistenera, SensaCine-ko YouTubeko kanalean bere aipamen eta hautapen bereziak pilatzen dira, 400.000 jarraitzailerekin. «Cine A Quemarropa» (2019-2022) bideo-saila gaztelaniazko zinema-hits handienetako bat da sarean. Gainera, El Cultural, Rockdelux eta Dirigido bezalako hedabideetan kolaboratu du.

Joan Pons

Joan Pons

1994. urteaz geroztik, hainbat komunikabidetan jardun du Ponsek erredaktore, idazle eta musika-, komiki-, liburu- eta telesail-kritikari, baina batez ere Rockdeluxen eta Fotogramasen lan egin du; Rockdelux aldizkarian, zinemari buruzko atala zuzendu eta koordinatu zuen 1995etik 2005era. Fotogramas aldizkarian, berriz, 2008tik 2017ra lan egin zuen, eta telebistako fikzioari buruzko zutabe bat idazten zuen hilabetero. Nazio mailako hainbat aldizkaritan, berriz, musika- eta zinema-kritikari nagusia izandakoa da. Arlo akademikoan, Ikus-entzunezko Komunikazio departamentuko irakaslea izan zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Komunikazioaren Zientzien fakultatean, 1995etik 2006ra. Hainbat telebista-proiektutan parte hartu du, hala nola “Cachitos de hierro y cromo”, “Salvados”, “Divendres” eguneroko magazinean, “Casal rock” doku-realityan eta “Gafapastas” quiz-showan. In-edit dokumental musikaleko jaialdiko programazioko eta zuzendaritza artistikoko lantaldeko kide ere izan zen. 2017an, Primavera Sound jaialdiko Komunikazioko Zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun, jaialdiko komunikazioko arduraduna eta edukien burua izateaz gain, munduko beste Primavera jaialdi batzuetako lantaldeen komunikazioa koordinatu eta gainbegiratu ere egiten du.