06/05. Ostirala

19:00 Principe Zinemak 10

Stormskater

Guen Murroni / Erresuma Batua (Espainiako estreinaldia - 2021 - 6’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Ezagutu ezazu Stormskater, Londongo patinatzailea, hiriko leku ezberdinetako beste patinatzaile batzuen aholkuak eta teknikak batzen hasi zena. Orain Erresuma Batuko patinatzailerik ezagunenetakoa da. Gero eta hedatuago dagoen kirol honen eta haren komunitatearen ikuspegi bat eskaintzen digu. Jabetzearen, jabetzaren, autentikotasunaren eta funtsezko espazio-beharraren inguruan duen garrantzia.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Guen Murroni
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Iraupena: 6 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Ishariah Johnson
  • Produktoreak: Guen Murroni, Verity Wislocki
  • Produkzio etxea: Wislocki Films

Guen Murroni

Guen Murroni

Idazlea eta zuzendaria da Guen Murroni. “Fee” bere film laburra 2019ko IRIS Sarietan izendatu zuten, britainiar film labur onenaren sarirako. Gaur egun, bi film luzetan dihardu lanean –“As For Me” eta “We Love You Searlie”–, baita telebista-sail batean ere. Bi film labur ditu 2021-2022 denboraldiko jaialdien zirkuiturako, eta Open Clasp Theatre-ren enkargu bat 2022rako. "The Jiggle” bere eleberria Bridport Sariaren 2018ko zerrendan egon zen. Gueni ikaragarri gustatzen zaio istorio humanoak kontatzea, politikaren zein gai sozialen bitartez, umore eta alaitasun ukitu batekin. Independent Talent taldea da haren agentea.