03/05. Astearte

19:15 Principe Zinemak 10

Nueve Sevillas

Gonzalo García Pelayo, Pedro G. Romero / Espainia, Frantzia (2021 - 137’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Zinema-zuzendari bat, Gonzalo García Pelayo, Sevillara itzultzen da, bere hiriari buruzko film bat errodatzera. 1978an dagoeneko filmatu zuen film luze bat, Vivir en Sevilla, eta haren sasiko semea edo biloba izango litzateke Nueve Sevillas. Bederatzi pertsonak, bederatzi pertsonaiak definitzen dituzte haien bizitzekin hiriaren espazio- eta denbora-mugak, baita hiriarekin lotuta dauden artearen eta dantza flamenkoaren mugak ere. Artista-belaunaldi berriaren presentziarekin –Israel Galván, Rosalía, Niño de Elche, Rocío Molina eta Tomas de Perrate, besteak beste–, hiria eta artista flamenkoak elkarri maitasuna, elkarrizketak eta keinuak ematen doaz. Bederatzi paseoren bitartez, batzuek eta besteak elkarri erakusten diote euren burua. Nueve Sevillas flamenkoari eta Sevilla hiriari buruzko filma da, biak aldi berean.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Gonzalo García Pelayo, Pedro G. Romero
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Espainia, Frantzia
  • Iraupena: 137 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Yinka Esi Graves, José Jiménez «Bobote», Gonzalo García Pelayo, Javiera de la Fuente, Vanesa Lérida Montoya, David Pielfort, Rudolph Rostas “Janek”, Rocío Montero, Pastora Filigrana
  • Editorea(k): Sergi Dies
  • Produktoreak: Roberto Butragueño; Nathalie Trafford; Joaquín Vázquez
  • Produkzio etxea: Elamedia Estudios; Hellish Producciones;
BNV Producciones; Magnetica Cine

Gonzalo García Pelayo

Gonzalo García Pelayo

Ezinezkoa da zinema-zuzendari, musika-ekoizle eta asmatze-jokalari honen ibilbidea definitzea, halako biografia izanik; ez da bakarrik Nueve Sevillas (2020) dokumentalaren zuzendaria, baita protagonista ere, eta Sevilla hiria eta flamenkoa definitzen laguntzen duten pertsonaietako bat. Proiektu berezi horri heltzerakoan, eta filmean zehar bederatzi pertsonaiak izango dituzten edo ez ez dakitela, zera dio: “nik beti definitzen dut zortea itxaropenaren desbideratze gisa”. Filmografia: 1976. Manuela; 1978. Vivir en Sevilla; 1978. Frente al mar; 1981. Corridas de alegría; 1982. Rocío y José; 2012. Alegrías de Cádiz. 2013. Niñas; 2014. Copla y Amo que te amen; 2015. Todo es de color; 2016. Sobre la marcha; Niñas 2; Mujeres heridas.

Pedro G. Romero

Pedro G. Romero

Diziplinarik gabeko artista da, eta erakusketa-komisario, kritikari, artearen historiagile, idazle, dantzako zuzendari artistiko –Israel Galvanekin, esaterako, 1998az geroztik–, antzerkiko zuzendari artistiko eta musika-zuzendari lan egiten du eta, orain, baita zinema-zuzendari ere. Egiatan, flamenko zalea ere bada, egiteko beste modu batzuen gainetik aldarrikatzen duen baldintza. Haren lana, antzoki eta arte-galerietan ez ezik, arte-espazio nabarmen askotan ere erakutsi du: Fundaciò Antoni Tápies, CA2M, Bartzelonako Picasso Museoan, MNCARS, Veneziako Arte Biurtekoan, Stuttgarteko Kunstvereim galerian, Sao Pauloko Arte Biurtekoan, Bergen Assembleyn eta Kasseleko Documenta erakustaldian. Pie.flamenca (Plataforma Independiente de Estudios Flamencos Modernos y Contemporáneos) plataformaren sortzailea eta kidea da.