02/05. Astelehena

21:15 Principe Zinemak 9

Magaluf Ghost Town

Miguel Ángel Blanca / Espainia (2021 - 90’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Gauza arraroak gertatzen ari dira Magalufen: pixa- eta odol-usaina, polizia-kotxeak eta anbulantziak kaleetan gora eta behera inork garrantzirik ere eman gabe, oihuak gauaren erdian… Magaluf Mallorka uharteko herri txiki eta lasaia da; batzuk Balearretako Twin Peaks izena ematera ausartu dira. Magalufeko herritarrek badute barne-borroka bat, egunerokotasuneko maldizioen eta oporretako plazer jatorraren artekoa; low cost deritzon turismoaren europar paradigma bihurtu da herria, mugarik gabeko gaueko entretenimenduan oinarrituta. Milioi bat turistak hartzen du udan Magaluf, espazio publikoa ia dena baimenduta dagoen parke tematiko bihurtzen duten mamuak bailiran. Bitartean, Magalufeko biztanleak kontraesanen artean bizitzen saiatzen dira, inbasio modura sentitzen duten baina, aldi berean, ostalaritzaren sektorean milioika euro eta lanpostuak sortzen dituen, eta Magalufen ezaugarriak izan ezean, beste inon biziraungo ez lukeen jende askori aukerak ematen dizkion eredu turistiko horren arteko kontraesanen artean. Magaluf Ghost Town komunitate baten erretratua da, denboraldiz kanpoko eta goi-denboraldiko erretratua, thrillerera hurbiltzen den misteriozko tonu batetik, baina komedia kostunbrista bistatik galdu gabe, dokumentala eta fikzioa nahastuz. Turistifikatutako testuinguru batean bizirauten saiatzen den herri baten ametsei buruzko istorioa da, nazioarteko maila hartzen duena, baita Europan turista izateak esan nahi duenari buruzko hausnarketa ere.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Miguel Ángel Blanca
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 90 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Ingelesa
  • Editorea(k): Javier Gil, Ariadna Ribas, Miguel Ángel Blanca
  • Produktoreak: Miguel Ángel Blanca, Bernat Manzano, Valérie Montmartin, Miguel Eek
  • Produkzio etxea: Boogaloo Films, Little Big Story, Mosaic Producciones

Miguel Ángel Blanca

Miguel Ángel Blanca

Miguel Angel Blancak tragikomediaren, bizimodu bikoitzen eta eguneroko iluntasunaren eremuan lan egiten du. Despues de la Generacion Feliz (2014) Blancaren lehenengo film luzea aurkitutako artxiboko home movie lana da, memoria galtzearen eta iragana fikziotik berreraikitzearen bertuteei buruzkoa. Ondoren etorriko ziren Un lloc on caure mort (2014), familia, erdi-mailako klasea eta punk musika kudeatzeari buruzkoa, eta La Extranjera (2015), dokumentalaren eta zientzia-fikzioaren arteko hibridoa, Bartzelona hiriko turismo-inbasioei buruzko hausnarketa egiten duena. Quiero lo Eterno (2017) film luzea eta Corre Brilla Luz (2018) dira bere azken lanak, nerabeen nihilismoari eta munduaren amaierarekiko fantasiari buruzko fabulak. Magaluf Ghost Town estreinatu du orain (2021), terrorearen eta komedia kostunbristaren arteko hibridoa, Mallorkako herririk turistikoenetako batean kokatzen dena eta gainbehera doazen espazio turistikoei eta espazio horiek imajinario kolektiboan duten irudikatzeari buruz hausnartzen duena.