07.05. Larunbata

21:30 Antzoki Zaharra

Freakscene: The Story of Dinosaur JR

Philipp Virus / Alemania (2021 - 82’ - VOSE)

Erosi sarrerak

FREAKSCENE musika alternatiboaren eragin handieneko taldeetako bati egiten zaion omenaldia da; 90eko hamarraldiko rockaren agertokiaren inspirazio izan zen taldea, baita Nirvanarena ere. Baita elkarren artean komunikatzen ez diren J Mascis taldeko gitarra-jotzaile eta lider bitxiaren, Lou Barlow baxu-jotzailearen eta Murph bateria-jotzailearen istorioa ere. Familia disfuntzional baten –Dinosaur Jr.– tragikoki dibertigarria eta zaratatsua den errusiar mendia.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Philipp Virus
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Alemania
  • Iraupena: 82 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Dinosaur JR
  • Kameralari: Philipp Virus, Bob Mould, Lee Ranaldo
  • Editorea(k): Mario Bergmann, Stephan Holl, Philipp Virus
  • Produktoreak: Stephan Holl
  • Produkzio etxea: Rapid Eye Movies, Virus Films

Philipp Virus

Philipp Virus

Mendebaldeko Berlinen jaio zen Philipp “Virus” Reichenheim zuzendari eta artista bisuala, eta hantxe bizi da eta lan egiten du. 1993az geroztik, mundu mailako musika-irrati eta zinema-jaialdi ugaritan arreta eman duten 100 musika-bideo baino gehiago eta pare bat film labur zuzendu eta ekoiztu ditu. Orain dela hamar urte baino gehiagotik, hainbat talderekin egin du lan, hala nola Atari Teenage Riot, Alec Empire, Dinosaur Jr., Kim Gordon, The Stooges eta The Moore.