03/05. Astearte

19:15 Principe Zinemak 9

All the Streets Are Silent: The Convergence of Hip Hop and Skateboarding (1987-1997)

Jeremy Elkin / Estatu Batuak (Opera prima - 2020 - 89’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Nola sortu zen Zoo York mugimendua? Eta Supreme marka entzutetsua? Norengan inspiratu zen Larry Clark gaur egun klasiko gisa gurtua den Kids bere opera prima egiteko? All the Streets Are Silent: The Convergence of Hip Hop and Skateboarding (1987-1997) da erantzuna, 80ko hamarraldi amaierako Manhattanera eramaten gaituen Jeremy Elkin hasiberriaren energiaz betetako dokumentala. Stretch Armstrong, Rosario Dawson, Eli Gesner eta Yuki Watanabe dira 90eko hamarraldiko mundua irauliko zuten bi azpi-kulturek, Hip Hopa eta Skater kultura, bat egin zuteneko une zalapartatsurako bidaia honetan lagun izango ditugunak. "All the Streets Are Silent: The Convergence of Hip Hop and Skateboarding (1987-1997)" XX. mende amaieran urbanoaren erreferente eztabaidaezin gailendu zen New York baten erradiografia argitsua. 1980ko hamarraldi amaieran eta 1990eko hamarraldi hasieran, skatearen eta hip-hoparen kulturek talka egin zuten Manhattan erdigunean. Garai hartako artxiboko irudiek bi adierazpide horien arteko fusioa erakusten dute.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Jeremy Elkin
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 89 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Stretch Amstrong, Peter Bici, Mike Carroll
  • Kameralari: Joe Bressler, Brendan Burdzinski, Jeremy Elkin, Ty Evans, Jason Hernandez, Ted Newsome
  • Editorea(k): Jeremy Elkin
  • Produktoreak: Dana Brown, Jeremy Elkin
  • Produkzio etxea: Elkin Editions

Jeremy Elkin

Jeremy Elkin

Montrealen nerabea zenean, monopatina, musika eta zinema ziren haren pasioa. Skateari buruzko film ugari errodatu eta zuzendu zuen 2000ko hamarraldian; ondoren, New Yorkera joan zen, eta bideo-ekoizpena zuzendu zuen han, Vanity Fair aldizkarian. 2018an, The Chronicles of New York City film laburra errodatu eta zuzendu zuen Brooklyneko museoan, JR frantziar artistarena. Elkinek bere pasioak konbinatu ditu All the Streets Are Silent bere lehenengo film dokumental luzean.