10.06. Osteguna

20:30 Trueba Zinemak 1

Sempre Dijous

Joan Porcel / Espainia (2020 - 70’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Palma eta Bartzelona arteko joan-etorria. Valldemossa herrialdea eta Ravaleko kaleen artean. Mallorkako doinuak eta trap-aren artean. Júlia Colom beti bizi izan da bi mundu horien artean. Baina jauzi handiaren urtea da hau. Lagun eta familiaz inguratuta, bere lehen kanta argitaratzeko lanean hari da. Heldutasunerako bidea irekitzen den une zalantzagarri batean, anbizioak segurtasun ezarekin egiten du topo, desioak arriskuarekin eta zalantzak aspirazioarekin. Eta, bitartean, jauzi besterik ezin du egin. Arrakasta edo porrota, ezer ez da berdina izango.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Joan Porcel
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 70 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Katalan, Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Júlia Colom
  • Kameralari: Mitchel Pou
  • Editorea(k): Eric Monteagudo
  • Produktoreak: Cristina Gómez, Jaume Ripoll, Martí Torrebadella
  • Produkzio etxea: Powerhouse Hub

Joan Porcel

Joan Porcel

Joan Porcel (Palma, 1994). Ikus-entzunezko Komunikazioko graduatua. 2016. urtean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktika Masterra egin zuen. 2018an bere lehen filma egin zuen, “Samantha Hudson: Una historia de fe, sexo y electro-queer". Film hau FILMINek ekoitzi du, eta estatuko eta nazioarteko jaialdien zerrenda luze batean hautatu dute. Aipatzekoa da LesGaiCinemaMad (Madril) jaialdian Espainiako obra onenaren publikoaren saria.2020an “Sempre Dijous” estreinatu zuen, Júlia Colom abeslari mallorkarraren sortze-prozesua kontatzen duen film luzea. Filmak In-Edit Zinemaldian (Bartzelona) epaimahaiaren dokumental nazional onenaren saria jaso zuen.