10.06. Osteguna

19:30 Trueba Zinemak 2

$TILL HUNGR¥

Elmer Guevara / Espainia (2020 - 19’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Still Hungry Gijongo (Asturias) patinaren eszena aztertzen duen dokumental laburra da. Skateboarding-aren muina hirian kontatzen duen erretratu esperimentala da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako istorioak ekartzen ditu gogora. Zortzi hilabetez VXn grabatua, kale-estetika eta edizio poetikoa ditu ezaugarri. Tokiko skater-talde baten goriltze eta adiskidetasun uneak ditu ardatz film labur honek, eta haien patinen istorioak kontatzen dituzte, solasaldi eta elkarrizketa batzuen bidez. Istorio hauen bidez, protagonisten motibazio eta kezkei buruzko xehetasunak ezagutuko ditugu, belaunaldi berriak inspiratuz eta animatuz patin bat hartu eta kalera ateratzera.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Elmer Guevara
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 19 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Ingelesa
  • Protagonistak: Manuel Revilla, Aitor Tiscar, Enrique Giles, Lucas Trabadelo, Diego Cano, Eduardo Acosta, Ian Patiño, Hugo Vázquez, Josué García, Diego Reguero, Senen García, Andrés Castro
  • Kameralari: Elmer Guevara, Álvaro Aláez
  • Editorea(k): Elmer Guevara
  • Produktoreak: Elmer Guevara

Elmer Guevara

Elmer Guevara

Elmer Guevara El Salvadorreko 26 urteko zinemagile gaztea da. Gijonen bizi da 12 urte zituenetik. Skateboarding-arekin maitemindu zen, eta kameren atzean ekin zion abenturari. Bere estetikaren ezaugarri nagusia kaleko azpikulturen eragina da, hala nola graffitia, tattooa eta skateboardinga, eta DIY jarrera islatzen duten film esperimentaletan irudikatzen du. Intentsitatez betetako narratibek liluratuta eta Gaspar Noe bezalako zuzendarietan inspiratuta, Elmerrek ikusleak hunkitzen dituzten adierazpenez betetako irudiak sortu nahi ditu bere filmetan. Elmerrek modu autodidaktikoan ekin dio zinemako ibilbideari, eta hainbat kamera probatu eta bere grabazio-teknikarekin esperimentatuz, sorkuntza-prozesu bakar eta pertsonala garatu du.