Niño de Elche

Niño de Elche

Francisco Contreras (Elche, 1985) Niño de Elche diziplina gabeko artista eta flamenko ohia da, eta bere proposamen artistikoetan hainbat genero batzen jakin du, hala nola flamenkoa, inprobisazio librea, krautrocka edo musika elektroniko, elektroakustiko edo kontemporaneaoak, poesia, performancea, dantza edo antzerkiarekin batera. Bere lan diskografikoen artean honako hauek nabarmentzen dira: "Sí, Miguel Hernández", "Voces del Límite", "Antología del Cante Flamenco Heterodoxo", "Colombiana", "Fuerza Nueva" Los Planetasekin batera, edo "La distancia entre el barro y la electrónica, siete diferentes valderomarianas". Hiru liburu argitaratu ditu: “No comparto los postres”, “Morbo legitimo” eta “In memoriam. Posesiones de un exflamenco”. Espainiako artistetako bat izan zen, “La farsa monea” proposamenarekin, Documenta 14-n, Pedro G. Romero eta Israel Galván artistekin batera. Sergi Cameron zuzendariaren “Niños somos todos” filmaren protagonista da. Europako zinema dokumentaleko hainbat jaialditan saritu dute. Reina Sofía Museo Nazionalaren Bildumarako, " Auto Sacramental Invisible, una representación sonora a partir de Val del Omar", egin du, 2020ko urritik ikusgai.