Esther Cabero

Esther Cabero

Esther Cabero (Aretxabaleta 1981). Lan ibilbidea Donostia Zinemaldian hasi zuen, industria arloko arduradunaren laguntzaile bezala. 2009an Espainiako Zinema Akademiako Kultura Departamenduan sartu zen, zinema programazioan eta erakusketen diseinuan arituz. 2011ko uztailaz geroztik, Kimuak film labur banaketa eta sustapen programaren koordinatzailea da. Nazioarteko hainbat proiektu batzordeetan eta zinema jaialditako epaimahaietan parte hartu du. Nazioarteko hainbat proiektu batzordetan parte hartu du eta zinema jaialdi anitzetan epaimahaikide izan da.