09.06. Asteazkena

19:30 Trueba Zinemak 2

Stop!

Stanley Sunday / Espainia (2021 - 55’ - VO)

Erosi sarrerak

Stanley Sundayk zuzendutako komedia musikala da “Stop”, Doble Pletina talde bartzelonarra da protagonista. Bizi-krisi batek Doble Pletinako kideak mehatxatzen ditu, gizajoak! Zorionez, drama baten eta bestearen artean, abesti tristeak idaztera kondenatzen dituen egoera batetik ateratzeko autolaguntzako liburu perfektua aurkitu dute. Arazoak konpontzeko irtenbidea aurkitu dutela dirudienean, zoritxar baten ondorioz, Doble Pletina taldea komunitate-zerbitzuetara kondenatu dute Bartzelonako parke misteriotsu batean. Stanley Sunday zuzendariak bere unibertso berezi, fantastiko eta zentzugabea erakutsiko digu Doble Pletina talde bartzelonarra protagonista duen komedia musikal bitxi honetan. Hidrogenessek ekoitzitako lau kanta original dakartza “Stop” filmak.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Stanley Sunday
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 55 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Laura Antolín, Jaume Cladera, Jordi Llobet, Marc Ribera, Francina Ribes

Stanley Sunday

Stanley Sunday

90eko hamarkadatik, super 8 eta 16 mm-en filmak filmatzen ditu. Bere lehen film laburra, “Súper 8” (1996), CCCBk antolatutako “Del extasis al arrebato. 50 años del otro cine español” ziklo ibiltarirako hautatu zuten. Haren filmak underground zirkuituetan eta Espainiako museo, arte-zentro eta jaialdi nagusietan proiektatu eta erakutsi dira, hala nola Xcèntric (CCCB) eta Bartzelonako Centre d’Art Santa Mònican, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian, Madrilgo Centro de Arte Dos de Mayo eta La Casa Encendida, Sitgesko Zinema Jaialdian eta Valentziako Cinema Joven. Fangoria, Hidrogenesse, La Bien Querida, Doble Pletina, Javiera Mena, Crystal Fighters Crystal Fighters edo Manel musika talde eta artisten bideoklip anitzen egilea da.