10.06. Osteguna

18:30 Trueba Zinemak 1

My friend Fela

Joel Zito Araujo / Brasil (2019 - 94’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Joel Zito Araújo zuzendariak, “My friend Fela” (“Nire lagun Fela”) Nigeriako Fela Kuti musikariari buruzko ikuspegi berri bat eskaintzen du, Felari buruzko erretratatutako "ghettoaren Afrikako pop idolo xelebre" narratibari aurre egiteko. Felaren bizitzaren konplexutasuna bere lagun eta biografo ofiziala den Carlos Moore afrokubatarrarekin izandako elkarrizketen eta begien bidez erakusten da. Dokumentalak aurrera egin ahala, Felaren bizitza apartari forma eman zioten eragin eta indarrak agertzen dira: amarekin izan zuen harremanetik hasi eta emakumeekin zituen harreman ugari eta arazotsuetaraino, bere kontseilari espirituala den Irakasle Hinduarekin dituen loturetatik hasi eta afroamerikarrekin elkarreragin handia duten topaketetaraino. Felaren historia pertsonala Afrikako testuinguruan kokatzean, film hau gizon baten erretratua baino are gehiago, belaunaldi panafrikar batena bihurtzen da.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Joel Zito Araujo
  • Urtea: 2019
  • Herrialdea: Brasil
  • Iraupena: 94 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Frantsesa
  • Protagonistak: Fela Kuti, Carlos Moore
  • Kameralari: Cleumo Segond
  • Editorea(k): Isabel Mattos Castro
  • Produktoreak: Joel Zito Araújo, Luiza Botelho Almeida
  • Produkzio etxea: Casa de Criaçao Cinema e Artes

Joel Zito Araujo

Joel Zito Araujo

Joel Zito Araújok 29 dokumental, film luze eta film labur ekoitzi ditu, Brasilgo gizarte-arazoei buruzko kontzientziazio-lanagatik sarituak, batez ere Afrikako biztanleriari dagokionez. Joelen filmografia ikusgarriaren artean, "Denying Brazil" ("Brasil ukatzen") dokumentala nabarmentzen da, Brasilgo telenobeletakp aktore beltze parte hartzeari buruz, eta dokumental onenaren saria irabazi zuen It's All True Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian. Daughter of the Wind (“Haizearen Alabak”) Brasilgo zinemaren historiako aktore beltz gehienak bildu ziren fikziozko film luzea, zortzi sari irabazi zituen Gramadoko Zinemaldi ospetsuan; “Cinderellas, Wolves, and One enchanted Prince “ (“Errauskinak, Otsoak eta Printze xarmagarri Bat”) dokumentalak, turismo sexuala eta Brasilgo ustipaneari buruzkoa, GNT Premium kable-kanaleko hirugarren audientzi-postua lortu zuen 1.5 milioi ikusle baino gehiagorekin. "Raça" (“Araza”) dokumentala, Brasil garaikideko arraza-eztabaidaren erretratua, Oscar sariaren irabazlea den Megan Mylan zinemagilearekin batera zuzendua, Brasilen estreinatu zen Hors Concours bezala, Rio de Janeiroko Nazioarteko Zinemaldian, eta Latinoamerikako Zinema Berriaren 35. Nazioarteko Jaialdian proiektatu zen.