11.06. Ostirala

18:45 Trueba Zinemak 1

Escuchando Niño Futuro

Andrés Daniel Sainz / Espainia (2020 - 48’ - VO)

Erosi sarrerak

Rafael Berrio musikariak disko bat entzutera gonbidatzen gaitu erritu zaharrera; disko oso bat, hasieratik bukaerara. Horretarako, beste arte zahar batez baliatzen da, zinematografoarenaz, baitzekien ez dagoela asmakizun hoberik pantaila batean, irudi batean, behin eta berriz azaltzeko... Hala zen bere nahia, bere azken harrotasuna: lagunak areto batean esertzea eta bolumena altu jartzea. Aurrean bera bakarrik. Gure garaitik kanpoko bere grazi eta xarmarekin, Berrio zeremoniaren maisu eta bere orkestra ikusezinaren zuzendari bihurtzen zaigu.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Andrés Daniel Sainz
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 48 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Rafael Berrio
  • Kameralari: Adrián Serna
  • Editorea(k): Marta Velasco
  • Produktoreak: Rafael Berrio, Jonás Trueba, Javier Lafuente
  • Produkzio etxea: Los Ilusos Films

Andrés Daniel Sainz

Andrés Daniel Sainz

Parisen Errealizazio eta sorkuntza zinematografikoko ikasketak egin zituen Paris VII Unibertsitatean. Donostiara itzultzean, “Haiku 1975” (2017), “For the Good Times” (2018) eta “El Tercer Hombre” (2019) film laburrak filmatu zituen. Besteak beste, Donostiako Zinemaldia, Zinebi, FESCIGU, Cortogenia, Abycine, Medina del Campo, Iris Prize, Tarazona y el Moncayo, Tirana edo Amnesty International-eko Cinema pour les droits de L’homme zinemaldietan hartu dute parte bere film laburrek. “For the Good Times” film laburra Kimuak 2017 katalogoan hautatua izan zen. “Escuchando Niño futuro” film laburren eremutik kanpo egin duen lehen lana da.