10.06. Osteguna

19:00 KM Kulturunea

Elkarrizketa #2: Industria eta zinemaldiak

Esther Cabero, Jara Ayucar, Maialen Beloki, Aida Vallejo

Parte hartu

Esther Cabero

Esther Cabero

Esther Cabero (Aretxabaleta 1981). Lan ibilbidea Donostia Zinemaldian hasi zuen, industria arloko arduradunaren laguntzaile bezala. 2009an Espainiako Zinema Akademiako Kultura Departamenduan sartu zen, zinema programazioan eta erakusketen diseinuan arituz. 2011ko uztailaz geroztik, Kimuak film labur banaketa eta sustapen programaren koordinatzailea da. Nazioarteko hainbat proiektu batzordeetan eta zinema jaialditako epaimahaietan parte hartu du. Nazioarteko hainbat proiektu batzordetan parte hartu du eta zinema jaialdi anitzetan epaimahaikide izan da.

Jara Ayucar

Jara Ayucar

Giza-Zientziak eta komunikazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Donostia), eta Ikus-entzunezko eta dokumentu-idazketa: estrategia narratiboak eta ekoizpen-prozesuak graduondokoa egin zuen UPV-EHUn (Leioako campusean). Donostiako Zinemaldiko industria-sailean (Sales Office) hasi zuen Jarak bere ibilbidea, 2009an. Ordutik, nazioarteko ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten lanekin uztartu du Donostiako Zinemaldiko Industry Club-eko lana; matchmaker aritu da nazioarteko hainbat merkatutan (MIPTV, MIPCOM, EFM de la Berlinale, Marché du Film del Festival de Cannes, FICG), zinematografia-banaketan (One Eyed Films, London) eta telebistako produkzioan (Bainet TV). Bestetik, FICG-ko merkatua antolatzen lagundu zuen, proiekzioak eta moderazioak koordinatu zituen San Cristóbal de las Casaseko Nazioarteko I. Zinema Jaialdian, eta AECIDen prestakuntza-zentroko programazioaz arduratu zen Antigua Guatemalan. Gaur egun, Zineuskadiko komunikazio-arduraduna da, eta sektorea zinearen merkatuan nazioartekotzeko adarraz arduratzen da (Basque Audiovisual). 2018an euskal emakume zinegileei zuzendutako NOKA Mentoring egitasmoa sustatu zuen.

Maialen Beloki

Maialen Beloki

Maialen Beloki (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea. Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiak XXI. mendean dituen funtsezko jarduketa-ildoak bateratzen ditu: talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest), prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elías Querejeta Zine Eskola eta Zinemaldia +) eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena). Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña, 2002-2005). Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa, 2006-2010). Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da eta Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi (Euskadiko Filmategia 2015) liburuan parte hartu du. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak martxan jarritako Luis Garcia Berlanga izeneko zinema ikerketen proiektuen hautaketan parte hartu du (2020). Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013). Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Aida Vallejo

Aida Vallejo

Euskal Herriko Unibertsita-teko irakaslea (UPV/EHU). Sormen dokumental etazine jaialdietan aditua da. Documentary Film Festivals Vol.1 y Vol.2 eta Film Festivals and Anthropology liburuak ko-editatu ditu. IkerFESTS. Euskal Herriko zine jaialdiei buruzko ikerketa proiektua-ren koordinadorea da.Europako unibertsitateetan irakasle- eta ikerlari-bisitari izan da (Pragako FAMUn etaTesalonikan, besteak beste). Dokumental hautaketa-batzordeen kide (Zinemaldiko Lau Haizetara foroan eta Bizkaiko Foru Aldundian) eta jaialdi internazionaletan epaimahaikide izan da.