16.01. Osteguna

19:30 Trueba Zinemak 1

Rolling Stone: Life and death of Brian Jones

Danny García / Espainia (2019 / 98’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Aurreneko dokumentala Rolling Stoneseko sortzaile eta liderrari buruz. 1969an, bere igerilekuaren hondoan topatu zuten Brianen gorpua. Epaia: istripuzko heriotza. Azken 50 urteetan teoria ugari sortu izan dira eusten diotenak konspirazio bat izan zela, goren mailara eramana. Benetan harrigarriak dira hemen azaltzen diren frogak.

Fitxa teknikoa

Danny García

Zuzendaria

Danny García

Danny Garcia Bartzelonakoa da eta 90eko hamarkadan hasi zuen bere karrera Espainiako musika-prentsan idazten. Harrezkero, kolaboratzaile izan da hainbat argitalpenetan, High Times aldizkari mitiko estatubatuarra barne.

2012an, The Rise and Fall of The Clash atera zen argitara, nolabaiteko polemika sorrarazi zuen dokumentala, The Clash taldearen amaiera iluna aztertzen duena. Bi urte geroago Looking for Johnny atera zen merkatura. 2016ko abenduan Sad Vacation dokumentala nazioartean banatu zen, Donostiako Dock of The Bay jaialdian dokumental onenaren saria jaso ondoren.

2016an, Festival In-Edit-en barruan, Autosuficientes aurkeztu zen. Dokumentalak errepaso bat egiten du Parálisis Permanente taldearen ibilbide laburrari buruz, Ana Curraren eskutik.

2019an, Danny Garciak bi dokumental berri aurkeztu ditu: STIV (Dead Boys eta Lords of The New Church taldeetako abeslari Stiv Batorsi buruzkoa) eta Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones.