14.01. Astearte

21:45 Trueba Zinemak 1

OUTDEH - The Youth of Jamaica

Louis Amon Josek / Alemania (2019 / 78’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Jamaikako gazteria erretratatzen duen pelikula bat: Erritmo Jamaikarrak eta Surfa uztartu egin dira trantsizioan den belaunaldi berri batean. Gizartearen eta kulturaren egitura zaharretatik irtetea erabakia hartua duten gazteak dira, beren mentalitate berriarekin eta indarrarekin uhartea beste modu batera uler dadin.

Fitxa teknikoa

Louis Amon Josek

Zuzendaria

Louis Amon Josek

Louis Josek, 1994an Kolonian (Alemania) jaioa, zine-zuzendari gazte bat da. Produkzio zinematografiko ugaritan urteak lanean eman ondoren ‒DOPen besteren artean‒ azkenean zuzendari gisa estreinatu zen Louis. OUTDEH da bere aurreneko filma. Dokumental bat da, Jamaikako gazteriaren bilaketa eta lur horretako aldaketa kultural nabarmena erretratatzen dituena. Belaunaldi berri baten borrokari eta hasierako pausoei buruzko pelikula bat ez ezik, zuzendariak berak zinegintzan bere arrastoa uzteko aurreneko pausoa da ere.