18.01. Larunbata

12:00 Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera

Cuaderno de la revolución

Ramón Lluis Bande

Cuaderno de la revolución pelikula bat filmatzen ari den zinegile baten historia da. Eta iraultzaren historia da gainera, 1934ko urrian langile eta nekazari asturiarrak protagonista izan zituena, “Mendebaldeko Europako azkeneko iraultza proletarioan”. Baina liburu hau, batez ere, hitzetan, kantetan eta lekuetan barrena egiten den ibilbide bat da, eta hausnarketa bat, zineak duen gaitasunari buruz memoria politiko kolektibora hurbiltzeko.

Ramón Lluis Bande

Ramón Lluis Bande

Xixonen jaioa, 1972an, zinegilea eta idazlea da. Bere filmen artean nabarmentzekoak dira, ez fikziozko tituluen artean El fulgor (2002), Estratexa (2003), De la Fuente (2004), El paisano, Un retratu colectivu (2005), La carta de Bárbara (2007), Equí y n’otru tiempu (2014), El nome de los árboles (2015), Vida vaquera (2016) eta Escoréu, 24 d'avientu de 1937 (2017); eta fikziozkoen artean Malu (1999), L’aire les castañes (2001), Divina Lluz (2005) eta Llar (2014) –Elisa Cepedalekin lankidetzan–. Film musikalak ere zuzendu ditu Nacho Vegas, Manta Ray, Mus, Viva las Vegas, Nacho Álvarez eta Losone-rentzat. Azken urteetan sail dokumental batzuk sortu eta zuzendu ditu Asturiasko telebista publikorako (RTPA): Camín de cantares (2007-2011), Camín (2012-2016), Ende (2012) –Luis Argeorekin batera zuzendua–, Güelos (2014) eta L’alzada (2015), besteak beste. Kanal berean hamar urte baino gehiago daramatza Pieces zuzentzen, Asturiasko ikus-entzunezkoen aldizkari kulturala. Hamar liburutik gora argitaratu ditu, baita bere obra narratiboaren hautaketa bat ere, jatorriz asturieraz idatzia eta gaztelaniara itzulia Las habitaciones vacías (Caballo de Troya, 2010) liburukian. Kaleratu izandako bere azken liburuak: Cuaderno del paisaje. Materiales para un ensayo cinematográfico sobre la guerrilla republicana asturiana (Shangrila, 2016) eta ¡Templu, cabaña! (Impronta, 2017).