Itzuli

“Irudiaren oihartzuna”

Sala Z, Tabakalera
Osteguna 2019ko urtarrilak 10
17:00 h.

Natura tenplu bat da, non zutabe biziek
irteten uzten dituzten noizean behin beren hitz nahasiak;
handik igaro da gizona sinboloz osatutako basoen artean
eta begirada xume batez behatzen dute arretaz.
Oihartzun oso luzeak balira bezala urrutian nahasiak
batasun goibel eta sakon batean,
gaua bezain zabal, 
argitasuna bezala,
elkarri erantzuten diete lurrinek eta koloreek eta hotsek.
Lurrin batzuk badira umeen haragiak bezain fresko,
oboea bezain gozo, larreak bezain berde,
eta badira beste batzuk ustel, aberats eta garaile,
hedaduratik harago gauza amaigabeen jabe,
musketa, anbarra, benjuia eta intsentsuaren jabe,
arimaren eta zentzumenen garraioei kantu egiten.

Baudelaire, Korrespondentziak (Les fleurs du mal)

Lois Patiño

Lois Patiño

Madrilgo Complutense Unibertsitatean psikologiako ikasle zela hasi zituen zine-ikasketak Madrilgo Tai eskolan. Ondoren, New Yorken jarraitu zuen bere prestakuntza NYFAn, eta gero Bartzelonan, Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Sorkuntzako Dokumental Masterra egin zuen bertan. Bere bideoak eta bideo-instalazioak arte garaikideko hainbat zentrotan ikusi ahal izan dira: Centro Cultural San Martín (Buenos Aires), Casa Encendida (Madril), CCCB (Bartzelona)... Baita bere filmak ere hainbat zinemalditan: Locarno (Suitza), Rotterdam (Holanda), New York Film Festival (AEB), BAFICI (Argentina), Viennale (Austria)... Edo Rencontres Internationales Paris/Berlin/Madrid festibalean, Centre Georges Pompidou-n (Paris), Haus der Kulturen der Welt (Berlin) eta Museo Reina Sofía-n (Madril) egindakoan.