Itzuli

My Generation

David Batty - Erresuma Batua 2018 - 85 min.

Larunbata 12/01 18:45 Antzoki Zaharra

7€ - Erosi sarrerak

1960ko hamarkadan pop kulturak egin zuen eztandaren historia bizia eta inspiratzailea jasotzen du filmak, Britainia Handian bizirik den zineko aktore handienaren ikuspegitik: Michael Caine. Berak aurkezten du dokumentala, Londresko bihotz monokromatikoan, 1960ko hamarkadaren hasieran, zailtasun ekonomikoez jositako mundu batean ‒sei urte lehenago bakarrik bukatuko zen Bigarren Mundu Gerrako errazionamendua‒. Hirurogeiko urteetan, Londresen, adinez nagusi izatera iritsi da belaunaldi berri bat. Kemenez betetako gazteak dira, menderakaitzak eta optimistak, eta gizon eta emakume gazteak dira, langile klasekoak batik bat, izugarrizko eragina izango zutenak herri kulturan, hesiek behea jotakoan eta mundua mendeko hamarkada zalapartatsuenera abiatu zenean. Dokumentala technicolor loriagarri bilakatzen da iraultza kulturalak bultzada hartu ahala. Londresko mundu zinetiko eta alaiaz inguratuta gaude, 1960ko hamarkadaren erdialdean: Beatlemania, minigonak eta pop artea, lehenengo izarraren sorrerak markatutako garaia. Argazkilariak, zinegileak eta publizistak, hedabideetako mundu txundigarria emaitza harrigarriekin besarkatu duten sormen handiko pertsonak. Aro horrek bizitza hartzen du Caineri entzuten diogun bitartean 1960ko hamarkadako izarrekin elkarrizketan ‒The Who eta The Beatles, Twiggy, Marianne Faithfull eta Mary Quant‒ sorkuntzako ikonoen ekarpenekin batera ‒David Hockney, Brian Duffy, Barbara Hulanicki (BIBA), Jean Shrimpton, Keith Richards eta David Bailey‒. My Generationek Caineren eszena berriak eta jatorrizkoak aurkezten ditu, lehengo leku haiek bisitatzen: West End, The Kings Road, Tamesis ibaia eta The Ad Lib gaueko klub legendarioa Leicester Square-n, Beatlesekoak eta Rolling Stonesekoak dantza egitera joan ohi ziren lekua. Testigantza horiek lehendik inoiz ikusi ez diren Baileyren irudiekin lotuta ageri dira; Jean Shrimpton filmatzen, Vidal Sassoon bere orrazkera berritzaileak azaltzen, Mary Quant moldeko ehunak ikusgai, David Hockney bere sortze lanean, eta Rolling Stonesekoak erabat murgilduta, Hyde Parken emango duten kontzertu historikoa prestatzen.

Zuzendaria:
David Batty
Urtea:
2018
Herrialdea:
Erresuma Batua
Iraupena:
85 min.
Jatorrizko hizkutza:
Ingelesa
Protagonistak:
David Bailey, Michael Caine, Joan Collins, Roger Daltrey, Dudley Edwards, Marianne Faithfull, Bárbara Hulanicki, Lulu, Paul McCartney, Terry O'Neill, David Puttnam, Mary Quant, Sandie Shaw, Penelope Tree, Twiggy
Produkzio etxea:
Sixty Six Pictures, XIX Entertainment