Itzuli

Matangi Maya M.I.A.

Steve Loveridge - Estatu Batuak, Erresuma Batua 2018 - 96 min. Ópera prima

Larunbata 12/01 21:00 Antzoki Zaharra

7€ - Erosi sarrerak

Bi hamarkadatan bildutako etxeko bideoek uzten digute agerian M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zenean, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena jarrera politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bihurtu zenean. Zinegilea bokazioz, M.I.A. duela hogeita bi urte hasi zen bere bizitza eta bere ingurukoena grabatzen Londresko hegoaldean; bere familia, jatorriz tamila, bertan errefuxiatu zen, gerratik ihesi. Bideoan biltzen aritu izan zen materiala itzela da eta aukera ematen du gazte immigrante bat zenean bere bizialdia berreraikitzeko, Londresko arraza-mosaikoan bere burua kokatzeko, musika iparrorraztzat hartuta. Eta ondoren etorriko zen guztia: hip hopa eta musika urbanoa ezagutu zituen, dokumentalista gisa aritu zen lankidetzan Elastica-rekin (oso bestelako estratu sozialak barnean zituena), berea izango zen soinua eta historia bilatzeari ekin zion obsesiboki: Sri Lankara egindako bidaiak, bere aitaren bisita (lider gerrillari tamila), bat batean izar bihurtzea, eta estatus hori baliatzeko hartu zuen erabakia, genozidio bat salatzeko, ez Europak ez Estatu Batuek, ezta entretenimenduaren industrian agintzen dutenek ere, entzutea ere nahi ez zuten genozidioa.

Zuzendaria:
Steve Loveridge
Urtea:
2018
Herrialdea:
Estatu Batuak, Erresuma Batua
Iraupena:
96 min.
Jatorrizko hizkutza:
Ingelesa
Protagonistak:
M.I.A.
Produkzio etxea:
Cinereach, Hard Working Movies, Doc Society