Itzuli

La Habitación Roja + In the middle of Norway

Mia P. Salazar - Suedia 2018 - 38 min.

Asteazkena 09/01 21:00 Kutxa Kultur Kluba

Doain

Proiekzioa eta kontzertua akustikoan: La Habitación Roja (Jorge Martí eta Pau Roca).

Udan, Jorge Martí Aguas biran joaten da La Habitación Roja bere taldearekin Espainiatik eta Latinoamerikatik. Negua hasten denean, ordea, Norvegiako fiordoetako elurretara bueltatzen da. Bertan bizi da bere emaztearekin, gaixotasun kroniko batek serio erasota dagoenarekin. Espainiako eta Norvegiako soldaten artean dagoen aldea salbatzeko, Jorgek gaueko txandetan egiten du lan Alzheimerra eta dementzia duten pazienteen zentro batean, eta, askotan, lagundu egiten die azkeneko hatsetan diren pazienteei. 20 urteko ibilbidea egin ondoren, eta kontrastez jositako bizitza bat eraman eta gero, bi herrialdetan bizitzearen dualtasuna eta deserrotzea ulertzen saiatzen da Jorge, ez batean ez bestean betiko finkatu gabe.