Dock Of The Bay Mintegia

“Musika, irudi eraikitzaile”

Osteguna 2017ko urtarrilak 11 / Elías Querejeta Zine Eskola / 16:30 - 20:00

Itzuli

Fernando Golvano

Fernando Golvano

Filosofian doktorea Estetika eta Arteen Teoriaren alorrean (UPV/EHU). Saiakera egilea, arte kritikaria eta irakaslea. Castoriadis, Adorno eta azken joera filosofikoei buruzko testuak argitaratu ditu. Oteizaren Ley de los Cambios (2013) saiakeraren edizio kritikoaren arduraduna izan da. Halaber, Gaur taldeari eta artista garaikideei buruzko monografiak argitaratu ditu: Warhol, Oteiza, Amable Arias, Basterretxea, Ameztoy, Zurriarain, Raul Urrutikoetxea eta beste batzuk. Arte kritika landu du eta komisario lanak egin ditu erakusketa ugaritan: besteak beste, Gaur konstelazioak (2016), Kairós (2016), Amable Arias. Dar forma al caos y al azar (2013), Laboratorios 70 (2009), Oteiza: memoria y apropiaciones (2008), Anamnesis (2007), Disidencias otras (2004).