Dock Of The Bay Mintegia

“Musika, irudi eraikitzaile”

Osteguna 2017ko urtarrilak 11 / Elías Querejeta Zine Eskola / 16:30 - 20:00

Itzuli

Álvaro Granda

Álvaro Granda

Álvaro Granda Ferrer, Donostia, 1976. Sintetizatzaile analogikoen zalea da eta, bereziki, modularrena. Egungo musika ekoizleen artean arrakasta handia izaten ari diren sintetizatzaile artisau mota horiei buruzko Euskadiko lehenengo klubaren (Everybody Needs a Big Case) bultzatzailea da. Reykjavik606 musika elektronikoko bikotearen erdia da eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du Inesferarekin batera. Proiektu horietan, irudiek hartzen dute garrantzia eta horiexek dira ildo gidaria, musikarekin batera. Besteak beste, Textures proiektuan hartu du parte. Lan horretan, musikak forma ematen die irudi edo koloreei. Subaquatic proiektuan ere parte hartu du. Ekimen horretan, irudiak ur gortina batean proiektatzen dira. Bi proiektuok Mutek jaialdi entzutetsuan erakutsi dira.