Dock Of The Bay Mintegia

“Musika, irudi eraikitzaile”

Osteguna 2017ko urtarrilak 11 / Elías Querejeta Zine Eskola / 16:30 - 20:00

Mintegi hau Festival Dock of the Bay-k antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren, Elias Querejeta Zinema Eskolaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostia Sustapenaren lankidetzaz, eta, gogoeta metodologiko pluralago batetik abiatuta, topagune bat proposatzen digu, irudiak eraikitzeko oinarri gisa musika hartzen duen ikus-entzunezko testuaren izaerara hurbiltzeko.

Oro har, ikus-entzunezkoaren gaineko gogoetan “soinuaren gabezia” aipatu ohi da, zeina orokorrean ez den askorik aztertzen kritiketan, ikasketa planetan, filmen analisietan edo ikerlanetan. Edizio honetan alderantzikatu egin nahi dugu lan egiteko era, eta musika eta soinua diskurtsoaren ardatzean jartzen dituzten testu zehatzak aztertu nahi ditugu. Era guztietako ikus-entzunezko testu musikalen irakurketak egin nahi dira: bideoklipenak, musika dokumentalenak, soinu performanceenak, transmedia esperimentuenak… Betiere, soinua bada irudiak antolatu eta ordenatzeko darabilten narrazio eta konposizio ardatza.

Egiaz, zinema garaikideak duela asko utzi zion “bideoklipari” adjektiboa irain gutxiesgarri gisa erabiltzeari muntaketa bizkorrei edo eszenen segidaren erabilera dramatikoari erreferentzia egiteko. Aitzitik, Aimee Mannen Wise up lanak Magnolia filmean (Paul Thomas Andersn, 1999) eskainitako une estimulatzaileen ondoren, Britney Spearsen Everytime lanaren arinkeriaren ostean (Spring Breakers filma, Harmony Korine, 2012), Xavier Dolanen filmetako muntaketa jolasen ostean edo One more time with feeling dokumentalean (Andrew Dominik, 2016) Nick Cavek 3Dn egindako azken laneko doluaren azterketa itzelaren ostean, gure ustez esan daiteke irudiaren –dimentsio filosofiko konplexuenean– eta musikaren arteko harremanak narrazio eremu zoragarri bat eraikitzen ari direla.

Hainbat testuingurutako pentsalariak eta kritikariak elkartuta, gogoeta bat egin nahi da, irudiaren estatutu berri hori aurrera egiteko moduari buruz, adibide zehatzak emanez, azterketa aplikatuak eginez eta zuzeneko hurbilketa erabiliz –ahalik eta metodologia eta gai aniztasun handienetik abiatuta–; hortaz, testuen analisian oinarritutako mintegi bat izango da.

Izen-ematea posta elektroniko bidez: info@dockofthebay.es (plaza mugatuak).

Fernando Golvano

16:30 h.
Ihes (eta topaketa) lerroak. Artea, zinema eta musika

Fernando Golvano (Info gehiago)

Istorio moderno luze batek kontatzen digu nola hautsi dituen sortzaile konstelazio plural eta handi batek arte plastikoen eta zinearen –haien edozein modalitatetan– arteko muga konbentzionalak. Abentura esperimental hau soinu kreaziora ere zabaltzen da, eta bertuteetako bat izan du diziplina baten eta bestearen adierazpen formalak eta hizkuntzak berritzea. Horrek guztiak aldatu egin ditu hautemateko, erakusteko eta kultur alorrera eramateko moduak, halako neurrian, non arte zentroak eta era guztietako jaialdi eta plataformak zinema aretoekin borrokatzen baitira kreazio dokumentalaren mugaldeko modalitate honen proiekzioa lortzeko.

Shaila García

17:00 h.
Blu Da Ba Dee. Desirakurri Xavier Dolan

Shaila García (Info gehiago)

Xavier Dolanen egile ahotsak nahita ahaztutako laurogeita hamarreko irrati-formulako gaiei buruz idazten du. Gai horiek berriz ateratzean, belaunaldi bat deitzen du eta, era berean, gazte izateagatik handiustetzat hartzen dutenen aurka egiten du. Kanadarraren lanean, musikak berpiztu egiten ditu mortifikatuta zebiltzan gorputzak. Hizkuntzen arteko gurutzaketa bat da, aita batengandik jasotzen denaren bilduma cassette bat, hainbat maitaledun denbora tarte bat.

Álvaro Granda

17:45 h.
Random: Edo nola maitemindu zure musika-tresnaz

Álvaro Granda (Info gehiago)

Maitemindu al daiteke pertsona bat bere musika-tresnaz? Sor al dezakegu sentimenduzko lotura bat gure musika-tresnarekin pertsona batekin bezala? Álvarok azalduko digu nola hasi zen bere musika-tresna analogikoen bilduma egiten, baina, batik bat, musika-tresna batena: sintetizatzaile modularrarekin benetako sentimenduzko lotura bat dauka. Musika-tresna batek etengabe harritzeko ahalmena duenez, zenbait buru-egoera eragiten ditu, maitemintzera ere irits gaitezke, eta musika-tresna huts gisa tratatu beharrean, zerbait gehiago bezala tratatzera iritsi. Halaber, Greenpeaceren azken ekintza kanpainan lagundu du bere musikarekin.

Desirée de Fez

18:30 h.
XXI. Mendeko komediaren soinuaren sofistikazioa

Desirée de Fez (Info gehiago)

Hitzaldi honen helburua da, hain zuzen, telebistarako eta interneterako sortutako komedia garaikidean –esperimentalagoa, hautsiagoa, undergroundagoa– egiten den soinu bandaren erabilera sofistikatua azaltzea (eta adibideekin erakustea). Landuko ditugun gaien artean daude, zehazki, musika eta soinua umore baliabide bihurtzeko formula berriak bilatzea, eta, bereziki, sortzaileen belaunaldi berri batek XXI. mendeko harmoniak, zaratak eta soinu akatsak xurgatzearena.

Jero Rodríguez

19:00 h.
Cachitos: masak helburu dituen musika arkeologia

Jero Rodríguez (Info gehiago)

“Cachitos”-en, ez dugu musika entzuten, ikusi baizik. Ikustaldiaren zuloan, soinuak begietatik sartzen zaizkigu; notak, Zoom Balletaren koreografietatik; erritmoak, Valerioaren krometatik; eta armoniak, Aplauso-ren playback zoragarriengatik. Artxibo musikalaren osagai hoberenekin, abestien arteko haria bilatzen dugu. Sekuentziazioa erregina da edozein garaitako eta motatako abestietan. Ez da erreza, baina batzuetan garaipena lortzen dugu. Hainbat adibide jarriko dizkizuegu saio honetan.

Aarón Rodríguez

19:30 h.
Mahai ingurua Aarón Rodríguez Serranok gidatua

Aarón Rodríguez (Info gehiago)